Contenido principal

Edoskitze naturaleko arriskuaaren prestazioa < Itzuli

Zerbitzu honen bidez arriskuko mediku-ziurtagiria eta edoskitze naturalean arriskuko prestazioa eska daitezke, kudeaketa INSSi dagokionean.

Izapide honi buruz

Norentzat

Alta egoeran dauden eta arriskuaren mediku-ziurtagiria  edo/eta edoskitze naturaleko arriskuagatik prestazioa eskatu nahi duten langileei.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Arriskuaren mediku-ziurtagiria eskatzea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Prestazioaren eskaera egitea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Eredua deskargatu eta erantsi.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar den hori gauzatzeko

  • Dagokion eskaeraren/eskaeren  eredua/k  betetzea.
  • Erantsi argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen  duen software bat edukitzea ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra), erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidearen probintzia  langilearen helbidearen araberakoa izango da.

Eskaera inprimaki bat eransten ez den kasuetan bakarrik bete beharko da Oharren atala, prestazioa izapidetzeko datu guztiak zehaztuz.

Halaber, kontuan izan behar da konexioak denbora muga bat duela, beraz, eskaera betetzerakoan saioa iraungi egiten bada, berriz abiarazi eta falta dena bete beharko da.

Ordura arte prestazioa jasotzea galarazten zuen bateraezintasunik ez dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Erantsitako dokumentazioak ezingo du  10 Mb-ko tamaina gainditu.

Hurrengo pausoak

Izapidea egin ondoren "jaso izanaren adierazpena" (zip) jasoko duzu. Adierazpen horretan eskaeraren ziurtagiria, PDF formatuan, eta transakzioa behar bezala gauzatu dela bermatzen duen zerbitzariaren sinadura aurkituko dituzu.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, dagokionean, transmisioaren errore edo akats mezua jasotzen baduzu, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

INSSk eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Nola doa nire prestazioa? zerbitzuaren bidez eskatutako prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen kontsultatu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}