Contenido principal

Txosten medikoen aurkezpena < Itzuli

Zerbitzu honen bidez Gizarte Segurantzaren sistemaren prestazioekin lotuta dauden eguneratutako txosten medikoak aurkeztu daitezke, norberaren izenean edo ordezko baten bidez, erregistro elektronikoa erabiliz, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren Unitate Medikoetan.

Izapide honi buruz

Norentzat

Erregistro elektronikoaren bidez, beren edo beste pertsona baten izenean, txosten medikoak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Unitate Medikoetan aurkeztu nahi dituzten pertsonentzat, aipatu unitateek eskatutako prestazioa ebaluatzeko helburuz.

Katalunian, Kataluniako Osasun Zerbitzuari bidali beharko zaio dokumentazioa (Ebaluazio Medikoen Kataluniako Institutua), Autonomia Erkidegoko erakunde eskuduna izaki.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Txosten mediko eguneratuak eranstea, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarentzat.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Erantsi bidali nahi diren txosten medikoak.
  • Adierazi “OHARRAK” atalean txosten medikoak zein prestaziorako ematen diren.
  • “OHARRAK” atalean adierazitako prestazioaren espediente aktibo bat izatea txostenak bidali nahi diren GSINaren probintzian.
  • Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan aurkezpena sinatu ahal izateko.

Izapidea egiten den probintziako Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Probintzialari bidaliko zaio dokumentazioa.

Katalunian, Kataluniako Osasun Zerbitzuari bidali beharko zaio dokumentazioa (Ebaluazio Medikoen Kataluniako Institutua), Autonomia Erkidegoko erakunde eskuduna izaki. 

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 5 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1452 Kb) 17/06/2020
Complementary Content
${loading}