Contenido principal

Ordezko Behin-behineko Ziurtagiria (CPS) < Itzuli

Zerbitzu horrekin, Europako Osasun Txartelaren (EOT) Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria lor daiteke, osasun-laguntza eskubidea duen titularrarentzat eta haren onuradunentzat. Erabilgarri dauden sarbide guztiek eramango zaituzte Zure Gizarte Segurantzaren atarira, autentifikatzeko.

Izapide honi buruz

Norentzat

Espainiar legediak eta Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Araudiek zehazten dituzten eskakizunak betetzen dituzten eta osasun-laguntzarako eskubidea duten titularrentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (CPS) eskuratzea. Osasun-laguntzarako eskubidearen titularrarentzat eta haren onuradunentzat.
  • Ziurtagiria etxean inprimatzea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Sartu Europako Osasun Txartelaren eskaera atalera
  • Sakatu hemen: Deskargatu Aldi Bateko Ordezko Ziurtagiria.
  • Ziurtagiriaren iraunkortasun aldia zehaztu (gehienez 90 egun)
  • Ziurtagiria deskargatzeko/inprimatzeko beharrezko software bat eduki (PDF fitxategia).

Kontuan izan beharrekoa

CPS ziurtagiria estatu hauetan erabil daiteke: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza

CPS agiria pertsonala eta besterenezina izanik, eskubidea ematen du ikuspuntu medikotik beharrezkoak diren osasun-zerbitzuak jasotzeko, adierazitako Estatuetako batean egindako aldi baterako egonaldietan. Aintzat hartuko da prestazioen izaera eta aurreikusitako egonaldiaren iraupena, egonaldiko herrialdeko legeriarekin bat eginda, eta egonaldiaren arrazoia turismoa, jarduera profesionala edo ikasketak izanda ere.

CPS agiriak ez du balio joan-etorriaren helburua tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion formularioa igorri behar du, Osasun Zerbitzuaren aldeko txostena jaso ondoren; eta ez du balio izango zure bizilekua beste Estatu kide batera aldatzen baduzu.

CPSk EOTren estaldura bera eskaintzen du. Kasu batzuetan osasun-laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Estatuko asegurudunek dituzten baldintza berdinekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan: https://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=1021&langId=es.

CPS ziurtagiriak dokumentuan bertan ageri den epean balio du (90 egunetarako igortzen da gehienez, hasiera-datatik aurrera) eta bere erabilera (balio-denboran, betiere) baldintzatuta egongo da: titularrak hura lortu zuenean betetzen zituen baldintzak bete beharko ditu epe osoan. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Arestian zerrendatutako edozein herrialdetara joan aurretik, egiaztatu itzultzeko aurreikusi duzun data CPS agiriaren indarraldiaren barruan sartzen dela.

Hurrengo pausoak

Eskuratutako ziurtagiria .pdf fitxategi bat da. Haren kopiak inprima daitezke, eta bertan agertzen den CEA (Egiaztatzeko Kode Elektronikoa) kodearekin, ziurtagiriaren baliozkotasuna egiazta dezakezu, Dokumentuaren Osotasuna Egiaztatzeko Zerbitzuan.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Complementary Content
${loading}