Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.
Zerbitzu honen bidez, osasun-laguntza publikoa jasotzeko eskubidea egiaztatzen duen dokumentua kontsulta eta eskura daiteke. Identifikazio bidezko sarbideek (“Ziurtagiri digitala” edo “Cl@ve-erabiltzailea/pasahitza”) Zure Gizarte Segurantza atarira bideratuko zaituzte, autentifikatzeko.
Asegurudun edo asegurudun baten onuradun gisa, osasun-laguntza publikoa jasotzeko eskubiderik duten jakin nahi duten pertsonentzat.
Identifikazioaren bitartez sartzen bazara, Zure Gizarte Segurantzara bideratuko zaitugu eta “Osasun-laguntza” atalaren barruan, “Ziurtagiria deskargatu” atalean egin beharko duzu klik.
Identifikatu gabe sartzen bazara, aplikazioak eskatzen dizun informazioa bete beharko duzu. Osasun-laguntza publikoa jasotzeko eskubidearen ziurtagiria eskuratu nahi baduzu, adierazi dagokion atalean.
Eskuratutako ziurtagiriak asegurudun edo onuradun gisa duzun eskubidea egiaztatzen du.
Identifikatu gabe sartzen bazara, zerbitzuak, kontsultatutako pertsonak honako egoera hauetako batean dagoen adieraziko du:
Identifikatu gabe sartzen bazara, eskatutako datuak bete ondoren, erreferentzia zenbaki bat esleituko zaizu. Horrekin, zerbitzura sartu beharko duzu gutxienez 15 minutu itxaron ondoren, informazioa eskuratzeko. Dena den, zure helbide elektronikoa ematen baduzu, erantzuna bide horretatik ere jaso ahal izango duzu.
Informazioa zerbitzuan egongo da ikusgai 30 egunez, egiaztatu ahal izateko; horretarako, emandako erreferentzia zenbakia erabili beharko da.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.