Contenido principal

Ordainketa Gizarte Segurantzako zor-txartelarekin < Itzuli

Zerbitzu honek, gizarte segurantzarekin dituzun zor guztiak, borondatez epean ordaindu ez direnak, betearazpen-bidean daudenak eta zor-erreklamazioa izan dutenak kreditu- nahiz zordunketa-txartelarekin ordaintzea ahalbidetzen du.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzarekin zorrak dituzten titularrak, hiritarrak zein enpresariak.

Zer egitea ahalbidetzen du

Zerbitzu honen bidez, kreditu- edo zordunketa-txartelarekin ordaindu ahal izango dituzu jarraian agertzen diren zorrak:

  • Zor-likidazioak,
  • Zor-erreklamazioa,
  • Likidazio akta,
  • Premiamendu-probidentzia,
  • Premiamendu-espedientea,
  • Atzerapen espedienteekin lotutako atzera ezin daitezkeen kuoten zenbatekoa, eta zor atzeragarriaren heren bati gutxienez dagozkien zenbatekoak, berme izatetik salbuetsita dauden 90.000 eurotik beherako atzerapenetan, Gizarte Segurantzaren Diru-bilketaren Araudi Orokorreko 33.4.b) artikuluari jarraiki.
  • Erruz jasotako prestazioen itzultzearen zatikapena.

Ordainketa egin ondoren, ziurtagiri bat jasoko duzu. Ziurtagiri horrek ordainketa Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean egitearen balio bera izango du.

Zerbitzu honen erabilera guztiz doakoa da, komisiorik edo gehitutako kargurik gabe.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskuan eduki zorraren dokumentua edo diru-sarreraren dokumentua. Beharrezkoa da  erreferentzia edo espediente zenbakia eta dokumentuan agertzen den kontu zenbakia zehazteko.
  • Kreditu- edo zordunketa-txartela eta horri dagozkion segurtasun datuak (gakoa, PIN kodea, etab.).

Kontuan izan beharrekoa

  • Ordainketa egiteko helbide egokian zaudela egiaztatu behar da, "https://mediospago.bbvaglobalnet.com:444/", zerbitzu honetarako sarbidean segurtasuna bermatze aldera.
  • Ordaintzeko baldintzak: jarraian zehazten diren datuak zuzen idatzi beharko dira derrigorrez:
    • Zordunaren izen-abizenak edota zorra duen enpresaren izen soziala.
    • Zordunaren IFZ/NIE zenbakia.
    • Espedientearen erreferentzia-zenbakia
    • Kontu-zenbakia/IBAN: zorraren edo diru-sarreraren dokumentuan agertzen den kontua osatzen duten digitu guztiak agertu beharko dira. Ondoren, pantailako datuak zorraren edo diru-sarreraren dokumentuan agertzen direnekin bat datozela egiaztatu beharko duzu.
    Ordainketa burutzeko derrigorrezko informazio guztia bete ondoren, ordaindu beharreko zenbatekorekin batera, pantailaren behealdean ageri den "Ordainketa burutu" botoia sakatu behar duzu.
    Eragiketan segurtasuna bermatzeko, zure txartela igorri duen erakundearen datuak sartu beharko dituzu (SMS bidez titularraren mugikorrera bidalitako gako sekretua, titularraren PIN+IFZ, CIP-a edo txartela igorri duen finantza-erakundeak txartelaren titularrari emandako gako sekretua)"
  • Ordainagiria: ordainketa-eragiketa bukatzean, egindako transakzioaren ordainagiria agertuko da pantailan, burututako ordainketaren egiaztagiria dena. Inprimatu edo PDF formatuan gorde.
    Egiaztagiriak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean beste edozein ordainketa-modu bidez burutu izan balitz bezalako eragin berdina izango du ordainketaren erantzulearentzat. Ondorioz, azken horren erantzukizuna bukatuko da Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren kontu murriztuan aipatutako ordainagirian ageri den zenbatekoa sartzen den momentuan. Dagokion ordainagiria igorri zaion zordunak, burututako ordainketaren egiaztagiria eskatu ahalko dio TGSSari, eta honek igorri egin beharko du.
    Egindako ordainagirian ondorengo informazioa zehaztuko da:
    • Diru-sarrerak egiteko kontua/IBAN: ordainketa egin den kontuaren zenbakia.
    • Zordunaren izen-abizenak edota zorra duen enpresaren izen soziala.
    • Zordunaren IFZ edo NIE.
    • Erreferentzia- edo espediente-zenbakia.
    • Transakzioaren identifikazio-zenbakia. Zenbakizko kode bereizleak burututako ordainketa eragiketak identifikatzen ditu, eta horien segimendua burutzeko eta haiek kontrolatzeko balio du.
    • Zenbatekoa: zordunketa- edo kreditu-txartelarekin burututako zenbatekoa da.
    • Data eta ordua: ordainketa-eragiketa egiten deneko eguna, ordua, minutua eta segundoak adierazten direlarik.
    • Operazioaren emaitza: eragiketa ondo burutzen denean, ordainagirian bere horretan agertuko da ondorengo informazioa: "Ordainketa behar bezala burutu da".
    Ordainketaren efektua: Zordunketa- edo kreditu-txartel bitartez egindako ordainketak burututzat joko dira dirua sartzeko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko kontu murriztuan funtsak sartzen diren egunean. Oro har, konexio terminalean eragiketa ondo burutu eta ondorengo 24 eta 48 ordu bitartean.
    Zordunketa- edo kreditu-txartelarekin egindako ordainketaren diru-sarrera 48 ordu igaro ondoren gertatzen bada, ordainketa  Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko kontu murriztuan funtsak sartzen diren datan egin dela ulertuko da, momentu horretan esleitutako kontuan.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

  • Ziurtagiri
    digitala
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}