Contenido principal

Zurztasun eta senideen aldeko pentsiodunen diru-sarreren aitorpena < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez, zurztasun titularren eta senideen aldeko diru-sarreren aitorpena egin daiteke, Erregistro elektronikoaren bidez, 18 urtetik gorakoen prestazioa jasotzeko eskubidea lortzeko.

Izapide honi buruz

Norentzat

Zurztasun edo senideen aldeko Gizarte Segurantzaren prestazio duten pertsonei.

Zer egitea ahalbidetzen du

Erregistro Elektroniko bidez diru-sarreren aitorpena egitea, 18 urtetik gorakoen prestazioa jasotzeko eskubidea lortzeko.

Zer behar da hori gauzatzeko

Zerbitzura sartzeko inprimakian aitorpen hori egiteko ahalik eta informazio gehien idatzi behar da.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Inrpimakian eskatzen diren datuak bete, bertan zehazten diren argibideei jarraiki.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1452 Kb) 17/06/2020
Complementary Content
${loading}