Contenido principal

Moratoria- eta salbuespen-eskaera hondamendia dela eta < Itzuli

Zerbitzu honekin, ezarritako kuoten ordainketaren moratoria, gerorapena edo salbuespena eska dezakezu Erregistro Elektronikoaren bidez, eremu geografiko jakin bateko jarduera-sektore bati eragiten dion egoera berezi batetik ondorioztatutako kalteen eta galeren aurrean neurri aringarri gisa.

Izapide honi buruz

Norentzat

Moratoria, gerorapen edo salbuespen neurrien onuradun izan daitezkeen pertsona fisiko eta juridiko guztientzat, xede horretarako emandako legezko xedapenetan zehazten den moduan.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Eskaera bat aurkeztea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Gizarte Segurantzako Kuoten Moratoria/Gerorapen/Salbuespen eskaera eredua bete eta erantsi.
  • Nahi izanez gero, dokumentazio hau ere erantsi ahal izango duzu:
    • Eskaera hori eragin duen ohiz kanpoko egoerak eragindako Kalteen edo kalte-ordainen eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Neurria moratoria bati badagokio, derrigorrez atxiki beharko duzu jarraian zehazten diren dokumentuetako bat gutxienez:
    • Lan-agintarien ebazpena honen igorpena ondorioztatu duten gertaeren zergatian ezinbesteko zerbait gertatu dela adieraziz.
    • Horretarako, Udalak, Gobernuko Ordezkariak edo Ordezkariordeak kalteak eta establezimendu industrialen, merkataritzakoen, turistikoen eta beste zerbitzu batzuetakoen edo nekazal eta abeltzaintza ustiapenen kokalekua egiaztatzen duten dokumentazioa igorriko dute. Enpresen kasuan, dokumentazioa bakoitzarentzako Ziurtagiri bereizgarrian datza.
    • Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren ebazpena edo jakinarazpena, non nekazal edo abeltzaintza ustiapenetan edo produkzioetan sortutako galerengatik edo kalteengatik emandako diru-laguntzen onuradunak direla zehazten den.
  • Neurria salbuespenari badagokio:
    • Lan-agintaritzaren  Ebazpena aurkeztu beharko duzu, haren igorpena eragin duten gertaeretan ezinbesteko kausak egon direla adieraziz;  horrez gain, enpresak lan-kontratuak bertan behera uzteko edo lan-jardunaldia aldi baterako murrizteko erabakiari dagokion dokumentazioa ere aurkeztu beharko duzu.
  • Hirugarren baten izenean arituz gero, eskatzen den neurria edozein izanda ere, derrigorrezkoa izango da ahalordetze-dokumentua eranstea.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Luzamendua eta gerorapena aipatutako salbuespenezko gertaera horrek eragindako subjektuek  kuotak sartzeko duten arauzko epearen geroratzea egiten da, baina luzamenduaren kasuan, aukera dago sartutako kuotak itzultzea eskatzeko, egoera horrek eragindako ondorioak arintzeko beste neurri batzuekin batera.

Salbuespena, aipatutako gertaera berezi horrek eraginda kaltetuta dauden subjektuei kuotak  ordaintzetik salbuestean datza. Neurri honek zein luzamenduak lege-maila duten arauak eskatzen dituzte.

Erantsi beharreko dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.


 Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Solicitud de moratoria (PDF, 107 Kb) 08/11/2018
Complementary Content
${loading}