Contenido principal

Osasun-laguntza. Osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aitortzeko eskaera (3 hilabete baino gutxiagoko seme-alabentzat) < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez, 3 hilabetetik beherako seme-alaba jaioberriek osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aitortzeko eska daiteke. Erabilgarri dauden sarbide guztiek eramango zaituzte Zure Gizarte Segurantzaren atarira, autentifikatzeko.

Izapide honi buruz

Norentzat

3 hilabetetik beherako seme-alaba jaioberrien osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aitortu behar dutenentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Eskaeraren egiaztagiria deskargatzea.
  • Eskubidearen akreditazioa deskargatzea

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Zure Gizarte Segurantzan identifikatu ostean, “Osasun-laguntza” atalaren barruan, egin klik “Gehitu onuradun berri bat” atalean.
  • Osatu eskatzen zaizun informazioa.

Kontuan izan beharrekoa

Eskubidea automatikoki eta berehala aitortzen da.
Prozesua amaitutakoan, gauzatutako eskaeraren egiaztagiria igorriko da eta onuradunaren eskubidearen akreditazioa jaso ahal izango duzu.

Hurrengo pausoak

Izapidea egin ondoren "jaso izanaren adierazpena" (zip) jasoko duzu. Adierazpen horretan eskaeraren ziurtagiria (PDF formatuan) eta transakzioa behar bezala gauzatu dela bermatzen duen zerbitzariaren sinadura aurkituko dituzu.
Ez baduzu baieztapen mezurik jasotzen edo transmisioaren errore edo akats bat gertatu dela adierazten duen mezua jasotzen baduzu, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}