Contenido principal

Diru-sarreren aitorpenaren gutxienekoagatiko osagarriei dagokienez < Itzuli

Zerbitzu honen bitarteaz, pentsio baten titularraren diru-sarreren aitorpena eta, dagokionean, bere ezkontidearena egin daitezke, Erregistro elektronikoaren bidez, gutxieneko osagarriak jasotzeko eskubideari dagokionez.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzaren prestazio bat onartuta duten pertsonei.

Zer egitea ahalbidetzen du

Erregistro Elektroniko  bidez pentsio baten titularraren diru-sarreren aitorpena eta, dagokionean, bere ezkontidearena egin, gutxienekoagatiko osagarria jasotzeko eskubideari dagokionez.

Zer behar da hori gauzatzeko

Zerbitzura sartzeko inprimakian aitorpen hori egiteko ahalik eta informazio gehien idatzi behar da.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Inrpimakian eskatzen diren datuak bete, bertan zehazten diren argibideei jarraiki.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1452 Kb) 17/06/2020
Complementary Content
${loading}