Zerbitzu honen bidez 55 urteko adina betetzean oinarri arautzailean aplikagarri den portzentajea %20 areagotzeko eska daiteke, Erregistro elektronikoa erabiliz.
Ezintasun iraunkor osoa duten pentsiodunei 55 urte betetzean.
Eskaera bat Erregistro Elektroniko bidez egitea.
Zerbitzura sartzeko inprimakian ahalik eta informazio gehien idatzi behar da.
Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.
Ereduan eskatzen diren datuak bete, bertan zehazten diren argibideei jarraiki.
Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.
Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.
Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1452 Kb) | 17/06/2020 |