Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.
Zerbitzu honen bidez, harpidetu nahi duzun hitzarmen bereziaren gutxi-gorabeherako zenbatekoa kalkula dezakezu zure ordenagailutik bertatik.
Hitzarmen berezia eskatzeko asmoa duten pertsonak.
Harpidetu nahi den hitzarmen bereziaren hileko kotizazioaren gutxi-gorabeherako zenbatekoa berehala lortu, baita horren indarraldian aurreikusitako kostu osoa ere.
Erabiltzeko programa erraz honen bidez, hauei buruzko datuak idatz daitezke:
* (aukerakoa)
Datu horiek eman ondoren, erabiltzaileak batez besteko oinarria lortuko du eta hitzarmen berezirako aukeratutako kotizazio-oinarria aukeratuko du. Halaber, langabeziako subsidiorik jasotzen duen ala ez eta kotizazio-oinarriaren balio-handitzerik nahi duen ala ez adierazi beharko du.
Hitzarmen bereziko auto-kalkuluko programa erabiltzaileak ematen dituen datuekin baino ez dabil. Beraz, lortutako emaitzak ezingo ditu Gizarte Segurantzako eskubiderik edo betebeharrik sortu.
Indarrean dauden gehieneko edo gutxieneko kotizazio-oinarriak erabiltzaileak berak zuzenean kontrolatuko ditu, eta programak ez ditu baliozkotuko.
Programa horrek aurreikusitako oinarrien eguneratze-indizeak ditu, %2an finkatuak.
Bertsio hori urtero eguneratuko da kotizazio-oinarriak eguneratzeko indize berriekin eta, hala badagokio, sartutako datuen gainean araudi-aldaketak direnean.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Autocalculo de convenios especiales (PDF, 149 Kb) | 03/06/2019 |