Contenido principal

Dokumentuen eta txostenen egiaztapena hatz-marka bidez < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak igorritako ziurtagirien eta txostenen egiazkotasuna egiazta daiteke HATZ-MARKAREN bidez.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak igorritako ziurtagiri edo txosten bat duten eta horren edukia egiaztatu nahi duten pertsonak, enpresariak edo erakundeak.

Zer egitea ahalbidetzen du

Ziurtagiriak egiaztatzeko unean, Gizarte Segurantzaren betebeharrak eguneratuta daudela frogatu, Hatz-marka Elektronikoaren eta ziurtagirian dauden datuen bidez. RED sistemaren bidez edo Zuzendaritza Probintzialetan igorritako ziurtagirietarako balio du.

Kontuan izan beharrekoa

Zerbitzu honekin, 209/2003 Errege Dekretuak aldatzen duen 263/1996 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa bete nahi da. Horren arabera, ziurtagiri telematikoek paperean igorritakoen eragin bera izango dute.

Egiaztatu behar den ziurtagirian dauden datu guztiak zehatz-mehatz transkribatu behar dira. Hala egiten ez bada, baliteke egiaztapenaren emaitza okerra izatea.

Zerbitzua erabiltzean dokumenturen baten hatz-marka elektronikoa okerra dela ikusiz gero, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari jakinarazi behar zaio, bere Zuzendaritza Probintzialen edo Administrazioen bitartez.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

  • Ziurtagiri
    digitala
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}