Contenido principal

Beste idazki, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia) < Itzuli

Cerrar

OHAR GARRANTZITSUA

Ziurtagiri digitala edo cl@ve badituzu, mesedez, erabili itzazu zerbitzu honetara sartzeko. Gainera, ezohikoa bada ere eta COVID19aren transmisioa ekiditeko neurriak mantentzen diren bitartean, idatziak, eskaerak eta jakinarazpenak aurkeztu ahal izango dituzu zerbitzu honen bidez eta elektronikoki identifikatu beharrik gabe. Begiratu zerbitzu honen deskribapena “Izapide honi buruz” atalean. Kasu honetan zure idatzia ez da gauzatuko Gizarte Segurantzaren Erregistro Elektronikoan eta beharrezkoa izan liteke zure identitatea edo bidalitako dokumentazioa eta datuak egiazta dezazun eskatzea.

RED Baimendunak esleitu zaizkion enpresen, langile autonomoen eta etxeko langileen eskaerak aurkeztu beharko ditu RED Sistemaren bidez, Gizarte Segurantzarekiko kotizazioak geroratzeko eskaerak izan ezik. Aipatu eskaerei lotutako dokumentazioa ere ez du kanal horren bidez aurkeztuko, soilik  Gizarte Segurantzaren erregistro elektronikoan egin beharko da eta,  Gizarte Segurantzarekiko kotizazioak geroratzea” edo “Baldintzak erantzutea edo Gizarte Segurantzatik jasotako dokumentu batekin lotutako dokumentazioa aurkeztea zerbitzuen bidez, hurrenez hurren. Kasu horiek salbu, ez da izapidetuko RED Sistema ez den beste kanal batetik Baimendunak aurkeztutako eskaerarik.


Zerbitzu honek aukera ematen du erregistro elektroniko bidez, norberaren izenean edo beste pertsona bat ordezkatuz, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusira bideratutako idatzi, eskaera edo komunikazioak aurkezteko, horiek aurkezteko premia Gizarte Segurantzako Egoitza Elektronikoko zerbitzu jakin batean jasotzen ez denean.

Izapide honi buruz

Norentzat

Erregistro elektroniko bidez Gizarte Segurantzako  Diruzaintza Nagusira  bideratutako idatziak, eskaerak edo komunikazioak aurkeztu nahi dituztenei, norberaren izenean edo beste pertsona bat ordezkatuz, horiek aurkezteko premia Gizarte Segurantzako Egoitza Elektronikoko zerbitzu jakin batean jasotzen ez denean.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusirako dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Bidali nahi den dokumentazioa erantsi.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidea egiten duen probintziak zure dokumentazioa helarazi nahi diozun  Gizarte Segurantzako  Diruzaintza Nagusiaren  Probintziako Zuzendaritza adieraziko du.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Ezohiko zerbitzua ziurtagiririk gabe alarma-egoeragatik (Covid-19)

Eskaera urgentea edo atzeraezin bat egin behar baduzu, bete webguneko inprimakiko eremu guztiak:

  • Pertsona fisikoentzat: DNI/NIE, enpresak: IFK edo bestelakoa, beste identifikazio-dokumentu bat izanez gero.
  • Izen-abizenak.
  • Egiaztatu ongi idatzi duzula telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa, zurekin harremanetan jarri ahal izateko eta zure eskaera edo jakinarazpenarekin gerta litekeen edozein arazo konpontzeko.
  • Jakinarazpenaren hartzailea: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra.
  • Izapidea egiten duen probintzia: adierazi zure dokumentazioa Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko zein Zuzendaritza Probintzialari helarazi nahi diozun.
  • Hautatu eskaera edo jakinarazpenaren gaia.
  • Idatzi eskaera edo jakinarazpena.
  • Atxiki egiaztatzeko agiriak (gehienez 10Mb). Inprimaki eta eredu ofizialak esteka honetan topatuko dituzu. Dokumentazioa behar bezala atxikitzen bada, taula bat agertuko da prozesua %100ean burutu dela adierazteko.
  • Garrantzitsua: Eskaera bat eginez gero, ez ahaztu zure DNI edo identifikazio dokumentuaren kopia bat bidali behar duzula.
  • Erantzun segurtasun-galderari eta sakatu “Jarraitu”. Prozesua behar bezala burutzen bada, ohar bat agertuko da pantailaren goiko aldean.

Gomendioak:

  • Mesedez, bidali eskaerari lotutako dokumentazio guztia , bidalketa bakar batean eskaera errazago izapide ahal izateko.
  • Kontuan izan COVID–19aren transmisioa ekiditeko neurrien inpaktua murrizteko lanean gabiltzala; hala ere, egoera honek erantzuteko dugun gaitasunean eragin dezake. Horregatik, beharrezkoa da zure laguntza, ezohiko kanal honen kudeaketa errazagoa izan dadin.
  • Mesedez, ez egin zure eskaeraren egoerari buruzko kontsultarik kanal honen bidez. Gure langileak zurekin jarriko dira harremanetan egiaztapenen bat edo bestelako dokumentaziorik behar badute.
  • Eskaerak eta jakinarazpenak aurkezteko ezohiko bide honek behar bezala funtziona dezan,  ezinbestekoa da zure laguntza eta zerbitzu publikoak zentzuz erabiltzea. Mila esker zure laguntzagatik.

Erantsi beharreko dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Ziurtagiri digitala edo cl@ve behar duten zerbitzuak erabiltzen ari bazara, izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan. Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Egiaztagiririk gabeko zerbitzua erabiliz gero, ez da zure eskaera edo jakinarazpenaren frogagiririk sortuko, eta zure eskaera ez da Erregistro elektronikoan barne hartuko. Jakinarazpen hau hautatu duzun Zuzendaritza Probintzialera iritsiko da eta bertan kudeatuko dute ezartzen zaion lehentasunaren arabera. Kasu honetan, beharrezkoa izan daiteke zurekin harremanetan jartzea, zure identitatea, datuak eta bidalitako dokumentazioa egiaztatzeko edo, kasuak kasu, dokumentazio gehigarria eskatzeko.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Complementary Content
${loading}