Contenido principal

Gizarte Segurantzaren sisteman hartzekodun gisa aldatzeko eskaera < Itzuli

Zerbitzu honekin, Gizarte Segurantzako Sistemaren hartzekodunen baja edo haien datuen jakinarazpena/aldaketa eskatu ahal izango da Erregistro Elektronikoaren bidez.

Izapide honi buruz

Norentzat

Altan dauden Gizarte Segurantzako Sistemaren Hartzekodunentzat,  araudi erregulatzailearen arabera.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Eskaera bat aurkeztea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Bete eta erantsi TOPFR.002 eskaera eredua.
  • Erantsi argibideetan zehazten diren dokumentuak.
  • Bankuko datuak aldatzen badira, erantsi bankuaren ziurtagiria, banku erakundeak berak luzatutakoa eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak ordainketa hau egiteko balio duena. Bertan agertu behar dira kontuaren titulartasuna eta bezeroaren kontu-kodea edo IBAN/BIC zenbakiak.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Erantsi beharreko dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.


Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Hartzekodun baten baja edo datuen aldaketaren eskaera-eredua (PDF, 117 Kb) 14/10/2020
Complementary Content
${loading}