Contenido principal

Gizarte Segurantzaren (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala) prestazioak izapidetzeko eskaera ziurtagiririk GABE < Itzuli

Hemen eskatu egin ahal izango dituzte Gizarte Segurantzaren prestazioen inguruko izapideak ziurtagiri digitalik, erabiltzaile eta pasahitzik edo cl@ave ez duten herritarrek.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalerako diren prestazioen izapideak eskatu eta egin nahi dituzten pertsonentzat, beren izenean edo ordezkari ez-profesional gisa, ziurtagiri digitalik, erabiltzaile eta pasahitzik edo cl@ave ez badute.

Zer ahalbidetzen du

Ondorengo izapideak egin ahal dira:

PENTSIO NAZIONALAK

  • ERRETIRO NAZIONALAGATIKO PENTSIOA eskatzea.
  • EZGAITASUN IRAUNKORREKO PENTSIOA eskatzea.
  • EZGAITASUN IRAUNKORRA BERRIKUSTEKO eskaera.
  • EZGAITASUN IRAUNKOR OSOA 55 URTEREKIN AREAGOTZEKO eskaera.
  • ALARGUNTZA, ZURZTASUNA ETA/EDO SENIDEEN ALDEKO PRESTAZIOA eskatzea.
  • 65 URTETIK GORAKOENTZAKO ALARGUNTZA-EHUNEKOA HOBETZEKO eskatzea.
  • ZURZTASUN ETA SENIDEEN ALDEKO PENTSIODUNEN DIRU-SARREREN AITORPENA.
  • ALARGUNTZA-PENTSIOA AREGOTZEKO eskaera.
  • EZKONTZA BERRIA DELA ETA ALARGUNTZA-PENTSIOAREKIN JARRAITZEKO eskaera.
  • PRESTAZIOEN ZIURTAGIRIA eskatzea.
  • PENTSIOA KOBRATZEKO BANKU-DATUAK ALDATZEA.
  • PENTSIODUNAREN HELBIDE-DATUAK ALDATZEA.
  • BIZILEKUAREN ETA DIRU-SARREREN AITORPENA GUTXIENEKO OSAGARRIEI DAGOKIENEZ.
  • BORONDATEZKO TASA AREAGOTZEA EDO HAU APLIKATZEARI UZTEA eskatzea IRPF-AREN ATXIKIPENEI DAGOKIENEZ.
  • IRPF-RAKO DATUAK JAKINARAZTEA pentsiorako.
  • PENTSIODUNEN EZKONTIDEAREN DATUAK JAKINARAZTEA.
  • AZKEN ERREBALORAZIOA ETA ORDAINKETA BAKARRA BERRIKUSTEKO eskaera.
  • PRESTAZIOA BIRGAITZEKO eskaera.
  • PRESTAZIO-HARTZAILEAREN HERIOTZA JAKINARAZTEA.
  • SORTUTAKO BAINA HERIOTZARENGATIK JASO EZ DIREN PRESTAZIOEN eskaera.
  • HERIOTZAGATIKO LAGUNTZA eskatzea.

NAZIOARTEKO PENTSIOAK

  • ERRETIRO-PENTSIOA eskatzea. ALDEBIKO HITZARMENAK.
  • ERRETIRO-PENTSIOA eskatzea. ERKIDEGOKO ARAUAK.
  • ALARGUNTZA, ZURZTASUNA ETA/EDO SENIDEEN ALDEKO PRESTAZIOA eskatzea. ALDEBIKO HITZARMENAK.
  • ALARGUNTZA, ZURZTASUNA ETA/EDO SENIDEEN ALDEKO PRESTAZIOA eskatzea. ERKIDEGOKO ARAUAK.
  • EZGAITASUN IRAUNKORRA eskatzea. ALDEBIKO HITZARMENAK.
  • EZGAITASUN IRAUNKORRA eskatzea. ERKIDEGOKO ARAUAK.
  • ATZERRIAN BIZI DIREN PENTSIODUNEN ORDAINKETARI BURUZKO DATUEN JAKINARAZPENA.
  • ATZERRIAN BIZI DIREN PENTSIODUNEN HELBIDEARI BURUZKO JAKINARAZPENA.

FAMILIENTZAKO BABESA

  • JAIOTZAGATIKO ETA ADINGABEEN ZAINTZAGATIKO PRESTAZIOA eskatzea.
  • JAIOTZAGATIKO ETA ADOPZIO EDO ARRETA DELA ETA ADINGABEAREN ZAINTZAGATIKO PRESTAZIOA eskatzea.
  • JAIOTZAGATIKO ETA ADINGABEEN ZAINTZAGATIKO PRESTAZIOAREN SEGIDAKO ALDIAK eskatzea.
  • GAIXOTASUN LARRI BATEK ERAGINDAKO ADINGABEAK ZAINTZEKO PRESTAZIOA eskatzea.
  • HAURDUNALDIKO ARRISKUAREN PRESTAZIOA eskatzea.
  • EDOSKITZE NATURALEKO ARRISKUAGATIKO PRESTAZIOA eskatzea.
  • ARDURAPEKO SEME-ALABAGATIKO PRESTAZIOA eskatzea.
  • ARDURAPEKO SEME-ALABAGATIKO PRESTAZIOA eskatzea (KASU BEREZIAK).
  • JAIOTZA EDO ADOPZIO UGARIAGATIKO PRESTAZIOA eskatzea (FAMILIA UGARI, GURASO BAKAR EDO AMA DESGAITUAREN KASUAN)
  • SEME-ALABA EDO ARDURAPEKO ADINGABE BAKOITZEKO JASOTAKO DIRU-SARRERAK AITORTZEA.
  • ARDURAPEKO SEME-ALABAGATIKO PRESTAZIOAN SEME-ALABA BERRI BAT GEHITZEA
  • ARDURAPEKO SEME-ALABAGATIKO PRESTAZIOAREN DATUAK ALDATZEA.

OSASUN-LAGUNTZA

  • ZURETZAKO ETA  ZURE FAMILIARENTZAKO OSASUN-LAGUNTZA eskatzea.
  • ESPAINIAN ALDI BATERAKO EGONALDIKO MIGRATZAILEENTZAKO OSASUN LAGUNTZAREN eskaera.
  • OSASUN LAGUNTZA AUKERATZEKO ESKUBIDEAREN eskaera.
  • EZGAITASUNA DUTEN ADINGABEENTZAKO DOAKO FARMAZIAREN eskaera.
  • ATZERRIAN BEHARREZKO TRATAMENDU MEDIKOAREN GASTUAK ITZULTZEKO eskaera.
  • ATZERRIAN PROGRAMATUTAKO TRATAMENDU MEDIKOAREN GASTUAK ITZULTZEKO eskaera.
  • BEHIN BEHINEKO EOT-REN ORDEZKO ZIURTAGIRIAREN (CPS) eskaera
  • EUROPAKO ESTATU BATEKO ASEGURUDUNEI ESPAINIAN OSASUN-LAGUNTZA EMATEKO S-1 DOKUMENTUA ERREGISTRATZEKO eskaera.

ALDI BATERAKO EZGAITASUNA

  • ALDI BATERAKO EZGAITASUNAGATIKO PRESTAZIOA eskatzea (INSS-AREN ORDAINKETA ZUZENA)
  • INSS-AK IGORRITAKO ALTA MEDIKOAREKIN BAT EZ ETORTZEA.
  • MUTUALITATEAK IGORRITAKO ALTA MEDIKOA BERRIKUSTEKO eskatzea.
  • 365 EGUN BAINO GUTXIAGOKO ABE BERRIZ HASTEKO eskaera.
  • 365 EGUN BAINO GEHIAGOKO ABE BERRIZ HASTEKO eskaera.
  • EZINTASUN IRAUNKORRA UKATU ONDOKO ABE BERRIZ HASTEKO eskaera.

BIZITZEKO GUTXIENEKO ERRENTA

  • BIZITZEKO GUTXIENEKO ERRENTA eskatzea.
  • BGE. ENPLEGU ESKATZAILEA SALBUESTEN DUEN DOKUMENTAZIOA BIDALTZEA.

ERREKLAMAZIOAK

  • AURRETIAZKO ERREKLAMAZIOA eskatzea.

ESKOLA ASEGURUA

  • ESKOLA ASEGURUAREN PRESTAZIOAREN eskaera
  • ESKOLA ASEGURUKO NEUROPSIKIATRIA PRESTAZIOAREKIN JARRAITZEKO eskaera.
  • ESKOLA ASEGURUA. FAKTURA ELEKTRONIKOAK AURKEZTEA.

TXOSTEN MEDIKOAK

  • TXOSTEN MEDIKOEN aurkezpena.

ZORRAK

  • PRESTAZIOEN ZORREN KUDEAKETA.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Balio duen helbide elektroniko bat izan behar da. Helbidea eskaeran egiaztatzeko, kode bat bidaliko da.
  • DNI edo NIE eskura izan behar da fisikoki, baita bi dokumentu horien alde bakoitzaren irudia ere, inprimakian atxiki beharko da eta. NANaren edo AIZaren irudi bakoitzaren gehieneko tamaina 4 Mb da.
  • Eskatzailearen argazki bat egingo da denbora errealean.
  • Egin nahi den izapideari dagokion eskaera-inprimakiaren eredua deskargatu, bete eta atxiki beharko da hala adierazten den eskaeretan. Eredua izateko esteka zerbitzu bakoitzaren deskribapenean adieraziko da.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • PDF formatuan dokumentuak bete eta gordetzeko aukera ematen duen software bat izan behar da.

Kontuan izan beharrekoa

Izapidearen probintzia zure bizilekuarena da.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Aurkezten den dokumentu bakoitzaren gehienezko tamaina 5 Mb da, NANaren aldeen irudiena 4 Mb da, eta dokumentu guztien artean ezin da 25 Mb baino gehiago izan eskaera bakoitzean.

Hurrengo pausoak

Eskaera bidali ostean, erabiltzaileari bidali dela jakinarazi eta egiaztapen-kode bat emango zaio bere izapidearen egoera kontsulta dezan eta/edo dokumentazio gehiago igorri ahal ditzan beharrezkoa denean.

Edozein aldaketa eskatzaileari jakinaraziko zaio bere helbide elektronikoaren bidez; beraz, eskatzailea e-postari adi egon beharko da izapidea gauzatzen den bitartean.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

  • Ziurtagiri
    elektronikoak
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}