Contenido principal

Prestazioen ziurtagiri integrala < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez, dokumentu bakar batean lor daitezke Prestazio Sozial Publikoen Erregistroan den informazioaren arabera jaso izan diren pentsioei buruzko ziurtagiriak. Laburpenaren ziurtagiria lortu daiteke, banakatutako zenbatekoena, zenbatekorik gabea, IRPFrako, eta errebalorizazioarena, edo, hala badagokio, etendako bajen pentsioena, pentsiodunaren ziurtagiri negatiboa edo onuradunarentzako kenkariena.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzaren Sistematik edo sistema horretakoa izan gabe Prestazio Sozial Publikoen Erregistroan txertaturik den erakunde batetik prestazio bat jasotzen dutenentzat, eta baita Gizarte Segurantzatik edo sistema horretakoa ez den beste erakunde batetik prestaziorik jasotzen ez dutenentzat ere.

Zer ahalbidetzen du

Dokumentu bakarrean hurrengo ziurtagiriak eskuratzea, interesdunari buruz dugun informazioan oinarrituta:

  • Prestazioen ziurtagiri laburtua
  • Prestazioen ziurtagiri banakatua
  • Zenbatekorik gabeko prestazioen ziurtagiria
  • IRPF ziurtagiria
  • Pentsioen errebalorizazioaren ziurtagiria
  • Baja-egoeran edo etenda dauden pentsioen ziurtagiria
  • Pentsioen ziurtagiri negatiboa
  • Kenkarien onuradunentzako ziurtagiria


Deskargatu ondoren, ziurtagiri guztiak edo behar duzuna gorde edo inprimatu ahal izango duzu.

Zer behar da hori gauzatzeko

Interesdunak inprimakian eskatutako datuak bete beharko ditu. 

Kontuan izan beharrekoa

Ez da beharrezkoa izango dokumentu gehigarririk ematea izapidetzeko.

Ziurtagiri horretan ez dira sartzen aldi baterako ezintasunagatiko, amatasunagatiko, aitatasunagatiko, haurdunaldiko edo edoskitzaroko arriskuengatiko prestazio ekonomikoak, eta minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazioa.

Inprimakian emandako datuek bat etorri behar dute gure datu basean daudenekin. Bat ez badatoz, ziurtagiria ezingo da eskuratu.

Zerbitzu honetara sartzeak eta borondatez zure telefono zenbakia idazteak esan nahi du baimena ematen duzula Gizarte Segurantzak SMS mezuak bidal diezazkizun informazio-xede honetarako edo hurrengo beste batzuetarako.

Prestazioen ziurtagiri integratuak CEA bakarra du, eta horrekin txosten osoaren edukia eskura daiteke.

Hurrengo pausoak

Eskuratutako ziurtagiria .pdf fitxategi bat da. Haren kopiak inprima daitezke, eta bertan agertzen den CEA (Egiaztatzeko Kode Elektronikoa) kode bakarrari esker, ziurtagiriaren baliozkotasuna egiazta dezakezu, Dokumentuaren Osotasuna Egiaztatzeko Zerbitzuaren bidez.



Informazio osagarria Europako Pasabide Digital Bakarra

Balorazio plataformarako sarbidea

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Complementary Content
${loading}