Contenido principal

eSTADISS: Pentsioen estatistikak < Itzuli

Zerbitzu horrekin, Gizarte Segurantzaren Sistemako ordaindutakoaren araberako pentsioen eta aldizka ordaintzeko familia-prestazioen nominari buruzko estatistika-datuak kontsulta daitezke.

Izapide honi buruz

Norentzat

Herritar guztiei.

Zer egitea ahalbidetzen du

Estatistika-datuak kontsultatu herritarrak hautatutako parametroen arabera. Kontsultatutako datuak Excel- edo testu-fitxategi batera esportatu
.

Zer behar da hori gauzatzeko

Estatistika-informazioa kontsultatzeko parametroak soilik hautatu.

Kontuan izan beharrekoa

Txosten pertsonalizatuak eratzeko, erabiltzaileak nahi dituen datuak hautatu beharko ditu, segidako hiru pausotan:

  1. Estatistika alor bat aukeratu. Aukeratutako alorraren arabera agertuko dira eskuragarri dauden aldagaiak, informazio gurutzeak eta aplikatu daitezkeen iragazkiak.
  2. Kuantifikazio eta sailkapen aldagaiak aukeratu. Bigarren urrats horretan, erabiltzaileak hauek zehaztu beharko ditu:

    • Kuantifikazio aldagaiak: dauden aldagaien artean zein informazio kontsultatu nahi den hautatu beharko da. Horretarako, aldagai bat edo gehiago aukeratu ahalko dira. Programak aldagaiak baliogabetuko ditu haien arteko informazioa bateratzea posible ez bada.
    • Lerroak eta zutabeak (sailkapen aldagaiak): erabiltzaileak hautatuko ditu eskatutako informazioa zehaztuko duten aldagaiak. Aukeratutako aldagaien balioak lerroen eta zutabeen izenburuan agertuko dira.
  3. Informazioari aplikatzeko iragazkiak. Hirugarren eta azken pausoan, erabiltzaileak aukera izango du aurreko parametroen arabera eskatutako informazioa kolektibo jakin bati atxikita gera dadila ezartzeko.
    Hiru pauso horiek amaitu ondoren, eta luzatuko den galderari erantzun ostean (kontsulta masiboak baztertzeko ezarritako captcha), informazioa pantailan agertuko da, erabiltzaileak hautatutako parametroen arabera. Informazio hori norberaren ordenagailura esportatzeko aukera egongo da, Excel edo CSV fitxategien bidez.

Hurrengo pausoak

Kontsulten Postontziaren bidez, beharrezkotzat jotzen duzun edozein azalpen edo ohar eska dezakezu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

  • Ziurtagiri
    digitala
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}