Contenido principal

eSTADISS: Pentsioen estatistikak < Itzuli

Zerbitzu horrekin, Gizarte Segurantzaren Sistemako ordaindutakoaren araberako pentsioen eta aldizka ordaintzeko familia-prestazioen nominari buruzko estatistika-datuak kontsulta daitezke.

Izapide honi buruz

Norentzat

Herritar guztiei.

Zer egitea ahalbidetzen du

Estatistika-datuak herritarrak aukeratutako parametroen arabera kontsultatzea.
Kontsultatutako datuak esportatzea Excel edo testu-fitxategietara.

Zer behar da hori gauzatzeko

Estatistika-informazioa kontsultatzeko parametroak soilik hautatu.

Kontuan izan beharrekoa

Txosten pertsonalizatuak eratzeko, erabiltzaileak nahi dituen datuak hautatu beharko ditu, segidako hiru pausotan:

  1. Estatistika alor bat aukeratu. Aukeratutako alorraren arabera agertuko dira eskuragarri dauden aldagaiak, informazio gurutzeak eta aplikatu daitezkeen iragazkiak.
  2. Kuantifikazio eta sailkapen aldagaiak aukeratu. Bigarren urrats horretan, erabiltzaileak hauek zehaztu beharko ditu:
    • Zenbatzeko aldagaiak: dauden aldagaien artean zein informazio kontsultatu nahi den hautatu beharko da. Horretarako, aldagai bat edo gehiago aukeratu ahalko dira. Programak aldagaiak baliogabetuko ditu haien arteko informazioa bateratzea posible ez bada.
    • Lerroak eta zutabeak (sailkapen aldagaiak): erabiltzaileak hautatuko ditu eskatutako informazioa zehaztuko duten aldagaiak. Aukeratutako aldagaien balioak lerroen eta zutabeen izenburuan agertuko dira.
  3. Informazioari aplikatzeko iragazkiak. Hirugarren eta azken urrats honetan, erabiltzaileak zehaztu ahalko du aurreko parametroen araberako informazioa kolektibo jakin baten inguruan lortu nahi duela.
    Hiru urrats horiek amaitu ondoren, eta egingo den galderari erantzun ostean (kontsulta masiboak ekiditeko ezarri den captcha da), erabiltzaileak hautatutako parametroen araberako informazioa pantailan agertuko da, eta Excel edo CSV fitxategiak erabilita norbere ordenagailura esportatzeko aukera egongo da.

Informazioa eSTADISS gailu mugikorretatik ikusteari buruz: Denboraldi batez, eSTADISS aplikazioa ezin izango da behar bezala ikusi gailu mugikor batzuetan

Hurrengo pausoak

Kontsulten Postontziaren bidez, beharrezkotzat jotzen duzun edozein azalpen edo ohar eska dezakezu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

  • Ziurtagiri
    digitala
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}