Contenido principal

Bidegabe jasotako prestazioen itzulketaren zatikapena < Itzuli

Zerbitzu honi esker, bidegabeki jasotako prestazioen itzulketaren zatikapena Erregistro elektronikoaren bidez eskatu daiteke.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Bidegabeki jasotako prestazioak direla eta Gizarte Segurantzarekiko zorraren ordainketaz arduratzen diren pertsonentzat. Horiek erreklamazioan adierazitako epean itzulketa egiteko zailtasun ekonomikoak izan behar dituzte.

Zer ahalbidetzen du

  • Erregistro Elektronikoaren bidez zatikapen-eskaera aurkeztea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

Izapide hau burutzeko, bidegabeki jasotako prestazioak direla eta erreklamatutako zorrari buruzko datuak eduki behar dituzu (zorraren erreklamazio-zenbakia eta zenbatekoa).

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Eskaera edozein unean aurkeztu daiteke zorraren erreklamazioaren jakinarazpena egiten den hurrengo hilabeteko azken egunera arte.

Zatikapenaren guztizko epea 5 urte baino gutxiagokoa izango da.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu, beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Administrazioak 3 hilabete naturaleko epean eman eta jakinaraziko du ebazpena, eskera jasotzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Complementary Content
${loading}