Contenido principal

Norbere konturako langileen edo autonomoen Erregimen Berezian egindako alta/bajaren ebazpenaren bikoiztua < Itzuli

Izapide honi buruz

Norentzat

Norbere konturako langileen edo autonomoen erregimen berezian alta/baja egina duten langileak.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Berehala ikusi eta kontsultatu Erregimen Berezi honetako zure alta/baja ebazpenen dokumentuen kopiak.
  • PDF formatuan deskargatu.
  • Inprimatu.

Kontuan izan beharrekoa

Zerbitzu honetan sartzean, kontuan hartu beharko dituzu argibide hauek:

  • Datuak idazteko hasierako pantailan eskatzailearen identifikazio-datuak agertzen dira. Datu hauek ezin dira aldatu.
  • Eskatzaileak aukeretako bat hautatu beharko du, eskatu nahi duena altaren kopia edo bajaren kopia den zehazteko.
  • Jarraian sortu nahi den altaren edo bajaren ebazpenaren kopiaren data idatzi ahal izango duzu.
  • Adierazitako datua zuzena ez bada, errore mezua agertuko da.
  • Idatzitako datua zuzena bada eta "Jarraitu" sakatzen baduzu, alta edo baja ebazpenaren kopiaren igorpen abisua agertuko da pantaila berri batean. Inprimatu aurretik PDF dokumentua gordetzea gomendatzen da, dokumentua inprimatzean arazoren bat izan dezakezulako.
  • Bukatzeko, "Jarraitu" sakatzean, ebazpenaren kopia igorriko da.
  • Lortutako ziurtagiriaren beheko aldean, Egiaztatzeko Kode Elektronikoa (CEA) ageri da. Hori erabilita, ziurtagiriaren egiazkotasuna  egiazta daitekeDokumentuaren Osotasuna Egiaztatzeko Zerbitzu-ra sartuz.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}