Contenido principal

Ezgaitasun iraunkorreko pentsioa berrikustea eskatzea < Itzuli

Zerbitzu honen bidez azken balio-handitzea eta ordainketa bakarra berrikustea eska daiteke, Erregistro elektronikoa erabiliz.

Izapide honi buruz

Norentzat

Ezintasun iraunkorra duten pentsiodunei.

Zer egitea ahalbidetzen du

Erregistro Elektroniko bidez ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioa berrikusteko eskaera egitea, diagnostikoa hobetu edo larritu delako edo akats bat dagoelako.

Eskatzen den dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

Idatzi ahalik eta informazio gehien zerbitzura sartzeko inprimakian.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Inprimakian eskatzen diren datuak bete, bertan zehazten diren argibideei jarraiki.

Eskaera hau egiteko zein dokumentu erantsi behar diren jakiteko, sakatu inprimakian datorren “laguntza” botoia.

Erantsiko den dokumentazio guztia ezingo da 5 Mb baino handiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea egin ondoren "hartu-agiri" bat jasoko duzu (zip). Bertan aurkituko dituzu eskariaren ziurtagiria PDF formatuan eta transakzioa behar bezala gauzatu dela bermatzen duen zerbitzariko sinadura.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}