Contenido principal

Ezintasun iraunkor osoaren handitzea 55 urterekin < Itzuli

Zerbitzu honen bidez 55 urteko adina betetzean oinarri arautzailean aplikagarri den portzentajea %20 areagotzeko eska daiteke, Erregistro elektronikoa erabiliz.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzaren pentsio bat onartuta duten pertsonei.

Zer egitea ahalbidetzen du

Eskaera bat Erregistro Elektroniko bidez egitea.

Zer behar da hori gauzatzeko

Zerbitzura sartzeko inprimakian, idatzi eskaera egiteko ahalik eta informazio gehien.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Bete inprimakian eskatzen diren datuak, bertan zehazten den bezala

Ez da beharrezkoa izango dokumentu gehigarririk ematea izapidetzeko.

Hurrengo pausoak

Izapidea egin ondoren "hartu-agiri" bat jasoko duzu (zip). Bertan aurkituko dituzu eskariaren ziurtagiria PDF formatuan eta transakzioa behar bezala gauzatu dela bermatzen duen zerbitzariko sinadura.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}