Contenido principal

Pentsiodunaren banku edo helbide datuen aldaketa < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez, pentsioa jasotzeko bankuko datuak edo titularraren helbidea aldatzeko eskatu ahal izango da.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzaren prestazio bat onartuta duten pertsonei.

Zer egitea ahalbidetzen du

Eskatu Erregistro Elektroniko bidez pentsioa jasotzeko bankuko datuak edo titularraren helbidea aldatzea.

Zer behar den hori gauzatzeko

Zerbitzura sartzeko inprimakian aldatu beharreko egoerei buruzko ahalik eta informazio gehien idatzi behar da.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra), erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Inprimakian eskatzen diren datuak bete, bertan zehazten diren argibideei jarraiki.

Ez da beharrezkoa dokumentu gehigarririk eranstea izapidetzeko.

Hurrengo pausoak

Izapidea egin ondoren "jaso izanaren adierazpena" (zip) jasoko duzu. Adierazpen horretan eskaeraren ziurtagiria, PDF formatuan, eta transakzioa behar bezala gauzatu dela bermatzen duen zerbitzariaren sinadura aurkituko dituzu.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, dagokionean, transmisioaren errore edo akats mezua jasotzen baduzu, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}