Contenido principal

Prestazioen ziurtagiria eskatzea (ordezkari gisa) < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Gizarte Segurantzatik jasotako prestazioekin zerikusia duen ziurtagiri bat eska daiteke, erregistro elektronikoaren bidez eta beste pertsona baten izenean, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren pentsiorik ez jaso izanarena.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzaren sisteman edo sistemaz kanpoko erakunde batean Prestazio Sozial Publikoen Erregistroan sartuta dagoen prestazio bat onartuta duten zein hura ez duten pertsonentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

Eskatu erregistro elektroniko bidez, beste norbaiten izenean, ziurtagiri hauek:

  • Aurreko ekitaldian ordaindutako zenbatekoak eta, hala balegokio, PFEZ gisa egindako atxikipenak.
  • Beste ekitaldi batzuetan ordaindutako zenbatekoak eta, hala balegokio, PFEZ gisa egindako atxikipenak.
  • Pentsiodun izatearen edo Gizarte Segurantzako beste diru-laguntza baten hartzaile izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzatik inolako pentsiorik jasotzen ez dela dioen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzako pentsioaren hileko zenbatekoa.
  • Gizarte Segurantzakoak ez diren beste pentsio publiko batzuen hileko zenbatekoak.
  • Baja emandako edo baliogabetutako pentsioak.
  • Kenkarien onuradunentzako ziurtagiria.
  • Errebalorizazio-ziurtagiria.
  • Zenbatekorik gabeko ziurtagiria.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Zure Gizarte Segurantza gunean erregistratu.
  • Pentsioduna bazara, “Zure pentsioa ikusi” sakatu eta eskuratu nahi den ziurtagiria hautatu eskuineko zutabean.
  • Langilea bazara,  eskuratu nahi den ziurtagiria hautatu “Lana” atalean.
  • Ziurtagiria deskargatzeko/inprimatzeko beharrezko software bat eduki (PDF fitxategia).

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra), erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Ez da beharrezkoa izango dokumentu gehigarririk ematea izapidetzeko.

Hurrengo pausoak

Eskuratutako ziurtagiria .pdf fitxategi bat da. Haren kopiak inprima daitezke, eta bertan agertzen den CEA (Egiaztatzeko Kode Elektronikoa) kodearekin, ziurtagiriaren baliozkotasuna egiazta dezakezu, Dokumentuaren Osotasuna Egiaztatzeko Zerbitzuan.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1441 Kb) 03/08/2018
Complementary Content
${loading}