Contenido principal

Zurztasun eta senideen aldeko pentsiodunen diru-sarreren aitorpena < Itzuli

Zerbitzu honen bidez zurztasun titularren eta senideen aldeko diru-sarreren aitorpena egin daiteke, 18 urtetik gorakoen prestazioa jasotzeko eskubidea lortzeko.

Izapide honi buruz

Norentzat

Zurztasun edo senideen aldeko Gizarte Segurantzaren prestazio duten pertsonei.

Zer egitea ahalbidetzen du

Erregistro Elektroniko bidez diru-sarreren aitorpena egin, 18 urtetik gorakoen prestazioa jasotzeko eskubidea lortzeko.

Zer behar den hori gauzatzeko

Zerbitzura sartzeko inprimakian aitorpen hori egiteko ahalik eta informazio gehien idatzi behar da.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra), erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Inrpimakian eskatzen diren datuak bete, bertan zehazten diren argibideei jarraiki.

Ez da beharrezkoa izango dokumentu gehigarririk ematea izapidetzeko.

Hurrengo pausoak

Izapidea egin ondoren "jaso izanaren adierazpena" (zip) jasoko duzu. Adierazpen horretan eskaeraren ziurtagiria, PDF formatuan, eta transakzioa behar bezala gauzatu dela bermatzen duen zerbitzariko sinadura aurkituko dituzu.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezua jasotzen baduzu,  aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}