Contenido principal

Aldi baterako ezintasunagatiko diru-laguntza (Ordainketa zuzena) < Itzuli

Zerbitzu horren bidez, aldi baterako ezintasunarengatiko prestazioa eska daiteke, INSSk ordainketa zuzena eginda.

Izapide honi buruz

Norentzat

Aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileei.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Eskaera bat egitea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera-eredua  bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra), erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidetze-probintzia langilearen bizilekuari dagokiona da. Oharrak izeneko atala eskaera-eredua eransten ez denean soilik beteko da.

Konexio-saioak denbora zehatz baterako balio du.

Horrenbestez, eskaera betetzen duzun bitartean saioa iraungitzen bada, saioa berriro hasi eta bete gabeko eremuak bete beharko dituzu.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Eransteko dokumentazioaren gehienezko tamaina: 10 Mb.

Hurrengo pausoak

Behin izapidea burutu ostean, "hartu-agiri" bat jasoko duzu (zip). Berau eskaeraren frogagiri batek, PDF formatuan, eta transakzioa behar bezala burutu dela bermatzeko zerbitzariaren sinadurak osatzen dute.

Berresteko mezurik jasotzen ez baduzu edo, hala badagokio, igorpenean errorea edo akatsa gertatu dela adierazteko mezua jasotzen baduzu,  prestazioa beste une batean egin beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabiliz.

INSSk eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Kontsultatu prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen zerbitzu hau erabiliz: Nola doa nire prestazioa?

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aldi baterako ezintasun eskaera (PDF, 1851 Kb) 06/02/2019
Aldi baterako ezintasuna abonatzeko eskaera, 365 egunetik gorako prozesuetarako (PDF, 1905 Kb) 18/12/2018
Certificado de empresa para la solicitud de incapacidad temporal (PDF, 1546 Kb) 26/09/2018
Enpresa-ziurtagiria. EOko Nekazaritzako besteren konturako langileentzako sistema berezia (PDF, 1703 Kb) 25/09/2018
Certificado del empleador para solicitudes de trabajadores del Sistema especial de empleados de hogar (PDF, 1719 Kb) 05/04/2019
Certificado de empresa para solicitud de IT de jubilados parciales (PDF, 2144 Kb) 25/09/2018
Certificado empresa de situación laboral trabajador, para supuestos art.170.2 de la Ley General de la Seguridad Social (PDF, 1537 Kb) 26/09/2018
Jardueraren egoeraren aitorpena - Norbere konturakoak edo autonomoak (PDF, 93 Kb) 29/12/2015
IRPF Datuak komunikatzea (PDF, 1383 Kb) 10/01/2018
Zaintzapeko seme-alabei buruzko deklarazioa (PDF, 1287 Kb) 02/09/2016
INSSk igorritako alta medikuarekin bat ez etortzearen adierazpena (PDF, 2041 Kb) 26/09/2018
Mutuak edo erakunde kolaboratzaileak igorritako arazo profesionalengatiko alta medikoa berrikusteko eskakizuna. (PDF, 1889 Kb) 29/12/2015
Atzeratutako ordainketa bidez ordaindutako eta kotizazio-aldizkarietan kendu ez diren ABE diru-laguntza itzultzeko eskaera (PDF, 586 Kb) 29/12/2015
ABE egoera zehazteko eskaera (PDF, 2142 Kb) 29/12/2015
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1441 Kb) 03/08/2018
Complementary Content
${loading}