Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.
Zerbitzu honek, Erregistro elektroniko bitartez, alarguntza, zurztasun eta heriotzagatiko prestazio nazionalak eskatzea ahalbidetzen du. Erabilgarri dauden sarbide guztiek eramango zaituzte Zure Gizarte Segurantzaren atarira, autentifikatzeko.
Heriotza edo biziraupeneko (alarguntasun, zurztasun edo heriotzagatiko sorospena) prestazio nazional bat edo gehiago eskatu nahi duten pertsonentzat.
Eskaera betetzeko prozesua amaitu ondoren, zein dokumentu aurkeztu behar diren adieraziko zaizu eta horiek elektronikoki eransteko aukera izango duzu.
Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.
Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.
INSSk eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.
Eskatutako prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen kontsultatu ahal izango duzu “Zure Gizarte Segurantza” atari pertsonalaren “Zure Kudeaketak” zerbitzuaren bitartez. Ataritik bertatik edota Egoitza elektronikotik izango duzu sarbidea zerbitzura.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Konpentsazio-pentsiorako baldintzen konkurrentziaren aitorpen arduratsua (PDF, 1560 Kb) | 06/02/2020 |
Gaixotasun arruntagatiko heriotzaren inguruko aitorpena (PDF, 1537 Kb) | 12/02/2020 |
Haurrak zaintzeko onuren baimena (PDF, 1598 Kb) | 04/05/2020 |