Contenido principal

Erretiro simulatzailea < Itzuli

Zerbitzu honek zein adinarekin erretira zaitezkeen eta gutxi gorabeherako zenbatekoa simulatzea ahalbidetzen du. Honen bitartez, orain arteko datuetan eta gauzatutako kotizazioetan oinarrituz, etorkizuneko egoerak simula daitezke. Erabilgarri dauden sarbide guztiek eramango zaituzte Zure Gizarte Segurantzaren atarira, kautotze aldera.

Izapide honi buruz

Norentzat

Etorkizuneko erretiroagatiko pentsio nazionalaren simulazioa gauzatu nahi dutenentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

Erretiratzeko data eta pentsioaren zenbatekoa simulatzea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Zure Gizarte Segurantzan identifikatu ondoren, "Lana" atalean, “Zure erretiroa simulatu” sakatu beharko duzu.
  • Simulazio hori burutzeko aplikazioak eskatzen duen informazioa sartu beharko duzu.

Kontuan izan beharrekoa

Simulazioa egiten den unean, Gizarte Segurantzaren datu-baseetan dagoen eskatzailearen informazio errealean oinarrituta gauzatuko da. Adierazitako datatik aurrera, sistemak erretiro-data arteko momentuko egoera erakutsiko du, horrez gain, erabiltzaileari egoera ezberdinak aurreikus ditzan ahalbidetuko dio (beste Erregimen batean alta ematea, langabezia, kotizazio-oinarriaren aldaketa…).

Hurrengo pausoak

Simulazioa gauzatu ondoren txosten bat sortuko da PDF formatuan, gorde edo inprimatu ahal izateko.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Complementary Content
${loading}