Contenido principal

Ezgaitasun iraunkorragatiko prestazioa. Erkidegoko Araudiak eta Aldebiko Hitzarmenak (REM) < Itzuli

Zerbitzu honen bidez Itsasoko Erregimen Bereziko langileek aukera dute ezgaitasun iraunkorragatiko prestazioa eskatzeko, Erregistro elektronikoa erabiliz, Erkidegoko Arauen edo Aldebiko Hitzarmen baten babesean.

Izapide honi buruz

Norentzat

Ezgaitasun iraunkorragatiko prestazioa eskatu nahi duten Itsasoko Erregimen Bereziko langileentzat, Erkidegoko Araudiak edo Gizarte Segurantzako Aldebiko Hitzarmena aplikagarri bazaie.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Eskaera bat aurkeztu Erregistro Elektroniko bidez.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Eskaerarekin batera erantsi behar den dokumentazioa konpultsatuta egon behar da derrigorrez, hori dela eta, dagokion ISMko Zuzendaritza Probintzialak beharrezkoak diren dokumentuen originalak eskatuko ditu.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Gogoratu konexioak denbora-muga duela, hortaz, eskaera bukatu aurretik muga gaindituz gero, berriz abiarazi beharko duzu, eta egiteko dagoena bete.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Itsasoko Gizarte Institutuak eskaeraren ebazpena bidaliko dio interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}