Contenido principal

Europar Osasun Txartela (EOT) < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu eta berrizta daiteke. Identifikazio bidezko sarbideek (“Ziurtagiri digitala” edo “Cl@ve erabiltzailea-pasahitza”) Zure Gizarte Segurantza atarira bideratuko zaituzte, autentifikatzeko.

Izapide honi buruz

Zer behar da hori gauzatzeko

Identifikazioaren bitartez sartzen bazara, Zure Gizarte Segurantzara bideratuko zaitugu eta “Osasun-laguntza” atalaren barruan, “Europako osasun txartela eskatu” atalean egin beharko duzu klik. Bertan, txartela zein helbidetara bidal diezazugun adierazi ahal izango duzu.

Identifikatu gabe sartzen bazara, aplikazioak eskatzen dizun informazioa bete eta Gizarte Segurantzaren datu-basean dagoen helbidea eguneratua izan beharko duzu, zure benetako helbidearekin bat etorri behar duelako. 

Kontuan izan beharrekoa

EOT estatu hauetan erabil daiteke: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza.

EOT txartelak ez du balio bidaiaren helburua herrialde horretan tratamendu medikoa jasotzea bada. Kasu horietan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM), Osasun Zerbitzuaren aldeko txostena jaso ondoren, dagokion inprimakia igorri beharko du.

Kasu batzuetan, osasun-laguntzatik eratorritako zenbateko finko edo portzentaje bat ordaindu beharko da, helmugako Estatuko asegurudunen baldintza beretan. Zenbateko hauek ezin dira itzuli.

Informazio gehiago nahi izanez gero, http://ec.europa.eu/social helbidea kontsulta dezakezu.

EOT txartelak hura jasotzen denetik txartelean bertan ageri den iraungitze-data arte balio du. EOT agiriak irauten duen bitartean berau jasotzeko bete behar diren baldintzak mantendu beharko ditu erabiltzaileak. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 Araudiaren (EE) 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Asegurudun batzuek ezin dute EOT txartela Interneteko zerbitzu honen bidez eskuratu, adibidez honako hauek:

  • Langabeziagatiko prestazioak jasotzen dituztenek eta haien onuradunek.
  • Espainian bizi diren atzerritarrak izanik, osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aitortuta duten asegurudunek, edota langabeziagatiko prestazioak agortu dituztenek
  • Erkidegokoa ez den nazionalitatea eta NIE duten onuradunak, eta
  • Osasun-laguntza jasotzeko eskubidea esportatzeko dokumentu jakin batzuk aurkeztu behar dituzten asegurudunek.

Kasu hauetan, edozein INSSren CAISS zentrotara jo beharko dute, aurretiko hitzordua eskatuta; edo, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko titularren kasuan, ISMren Zuzendaritza Probintzialetara zein Tokikoetara.

Hurrengo pausoak

EOT txartela 10 egun baino gutxiagoko epearen barruan bidaliko da:

  • Adierazi duzun helbidera, identifikazioaren bitartez sartu bazara.
  • Gizarte Segurantzaren datu-baseetan agertzen den helbidera, identifikatu gabe sartu bazara.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}