Contenido principal

eSTADISS: Pentsioen estatistikak < Itzuli

Zerbitzu horri esker, Gizarte Segurantzaren Sistemako ordaindutakoaren araberako pentsioen ordainsariari eta aldizkako ordainketako familia-prestazioei buruzko datu estatistikoak kontsulta daitezke.

Izapide honi buruz

Norentzat

Hiritar guztientzat .

Zer egin daiteke?

Datu estatistikoak kontsultatzea hiritarrak hautatutako parametroen arabera.
Kontsultatutako datuak Excel edo testu fitxategietara esportatzea.

Zer behar den hori gauzatzeko

Informazio estasitikoaren kontsultarako erabili nahi diren parametroak hautatu soilik.

Kontuan izan beharrekoa

Pertsonalizatutako txostenak egiteko, erabiltzaileak nahi dituen datuak hautatu beharko ditu, hurrenez-hurreneko hiru pausotan:

  1. Estatistika alor bat aukeratu. Aukeratutako alorraren arabera agertuko dira eskuragarri dauden aldagaiak, informazio gurutzeak eta aplikatu daitezkeen iragazkiak.
  2. Kuantifikazio eta sailkapen aldagaiak aukeratu. Bigarren urrats horretan, erabiltzaileak hauek zehaztu beharko ditu:

    • Kuantifikazio aldagaiak: dauden aldagaien artean zein informazio kontsultatu nahi den hautatu beharko da. Horretarako, aldagai bat edo gehiago aukeratu ahalko dira. Programak aldagaiak baliogabetuko ditu haien arteko informazioa bateratzea posible ez bada.
    • Lerroak eta zutabeak (sailkapen aldagaiak): erabiltzaileak hautatuko ditu eskatutako informazioa zehaztuko duten aldagaiak. Aukeratutako aldagaien balioak lerroen eta zutabeen izenburuan agertuko dira.
  3. Informazioari aplikatzeko iragazkiak. Hirugarren eta azken pauso honetan, erabiltzaileak, aurrean aipatutako parametroei jarraiki, eskatutako informazioa talde jakin bati bidaltzeko zehaztu dezake.
    Hiru pauso hauek amaitzean eta planteatuko den galderari erantzun ondoren (kontsulta masiboak saihesteko captcha betetzea), informazioa bistaratuko da pantailan, erabiltzaileak eskatutako parametroei jarraiki. Informazio hori Excel edo CSV fitxategien bidez esportatu ahal izango da ordenagailura.

Hurrengo pausoak

Kontsultetarako Postontziaren bidez eska dezakezu beharrezkoa den edozein argibide edo ohar.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

  • Ziurtagiri
    digitala
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}