Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Alta hitzarmen berezian < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, dagokion Erregimenean alta edo altarekin parekatutako egoera eska daiteke erregistro elektronikoaren bidez, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat sinatuta eta inpromaki elektronikoa beteta (TA.0040 ereduaren ordezkoa da).

Izapide honi buruz

Norentzat da?

  • Kokatuta zeuden Erregimenean baja eman duten langile edo antzekoak, edo bajan egon gabe erregulatzen dituen araudian ezarritako zenbait baldintza betetzen dituztenak.
  • Arauan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pentsiodunak.

Zer ahalbidetzen du?

  • Eskaera bat aurkeztea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Egoerari buruzko atalak bete.
  • Ez da TA.0040 Eredua (PDF) atxiki behar.
  • Dokumentazioa eranstea.

Kontuan hartu beharrekoak

Inprimaki elektroniko hau beteko da, orain arte PDF formatuan bete den TA.0040 ereduaren ordez.

Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko. Erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatzeko, kode bat bidaliko da SMS bidez.

Erantsi beharreko dokumentazioak ezin du guztira 10
Mb baino gehiago izan.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu, beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Orokorrean, eskaeraren ebazpena jaso izanaren adierazpena duen posta elektroniko bidez jakinaraziko da. Era berean, datu-basean telefonoa ageri bada, alta mugimendua gauzatzean SMS mezu bat bidaliko da.

Aurkeztutako eskaerak kontsultatzeko, sartu zerbitzu honetan:

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}