Contenido principal

Kotizazio-oinarriei buruzko txostena < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Gizarte Segurantzaren erregimen desberdinetan harpidetuta egon zaren likidazio aldi ezberdinei dagozkien kotizazio oinarriei buruzko datuen txosten bat eskuratu edota kontsultatu ahal izango duzu on line.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzako Sistemako Erregimen Orokorrean, Sistema Berezietan eta Erregimen Berezietan dauden langileak.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Txostena berehala ikusi eta kontsultatu.
  • Deskargatu PDF formatuan.
  • Inprimatu.

Ziurtagiri digitalik gabe sartzen bazara, eskaera-inprimaki bat bete ahalko duzu, eta txostena postaz igorriko zaizu.

Kontuan izan beharrekoa

Ziurtagiri digitalik gabe sartzerakoan, eskatutako aldiaren hasiera-datak 1997ko urtarrila izango du oinarri, aurreko epeak ere eskatu badaitezke ere, eta betiere 1980ko ekaina baino gerokoak.

Txosteneko datuetan akatsen batez ohartzekotan, zerbitzu honetara sartuz jakinaraz dezakezu: Kotizazio-oinarrien txostenaren zuzenketa

Ziurtagiri digitalik gabe sartzen bazara, inprimakian adierazitako datu guztiek bat egin behar dute Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren datu-basean daudenekin. Bat ez badatoz, ez da txostena bidaliko.

Txostenaren edukia:

  • Identifikazio datuak: langilearen Gizarte Segurantzako zenbakia eta identifikazio-dokumentua (IFZ, pasaportea, NIE).
  • Likidazio aldia: oinarriei dagozkien ekitaldiko hilabetea eta urtea.
  • Oinarriak Gizarte Segurantzako zein Erregimeni egozten zaizkion:
    • Erregimen Orokorrean eta haren Sistema Berezietan (Nekazaritzako Sistema Berezia eta Etxeko Langileen Sistema Berezia, besteak beste) sartuta dauden langileak; Itsasoko Erregimen Berezian besteren kontura lan egiten duten langileak eta Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezian sartzen direnak: kotizazio kontuko kodea (CCC) eta likidazio aldi bakoitzean zerbitzuak eman dituzten enpresen edo enpresaren izen soziala identifikatzen dira.
    • Norbere konturako langileen edo langile autonomoen Erregimen Berezian sartutako langileak, Itsasoko Erregimen Bereziko autonomoak, eta Hitzarmen Bereziak sinatu dituztenak: Gizarte Segurantzako Erregimena identifikatzen da, edo, hala dagokionean, likidazio-epe bakoitzean kotizazio-oinarriak langileen zein kolektibori egozten zaizkion.
    • Ikuskizun publikoko artistak eta zezenketako profesionalak: langileen kolektiboa identifikatzen da eta urteko erregularizazioa egitean kotizazio-oinarrien zenbatekoak jakinaraziko dira.
  • Kotizazio-oinarriak: enpresek aitortutako oinarrien edo/eta langileak Erregimen edota Sistema Berezietan kotizatu behar izan dituen kotizazio-oinarrien zenbatekoak, langilea dagokion likidazio-aldian kuotak sartzearen subjektutzat hartzen duten kasuetan.
    Erregimen berezietan (kuota finkoa), txostenean jasotako informazioak ez du esan nahi kuotak ordaindu direnik (autonomoak eta hitzarmen bereziak).

Hurrengo pausoak

  • Ziurtagiri digitalik gabe sartzen bazara, inprimakia bete ondoren erreferentzia-zenbaki bat emango zaizu, eskaeraren egoera kontsultatzeko balio duena.
  • Egindako eskabidearen egoerari buruzko informazioa posta elektroniko baten bidez jasoko da.
  • Informatzeko posta elektronikoa jaso eta 24 orduren buruan, Txosten-eskaeraren egoeraren kontsulta zerbitzura sartu ahalko da.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}