Contenido principal

Prestazioetarako eta beste kudeaketa batzuetarako aurretiko hitzordua

Zerbitzu honen bidez, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) jendaurreko bulegoetan izapideak egiteko hitzordua lor eta kudea daiteke. Gogoratu izapideak elektronikoki ere egin ditzakezula, bertaratzeko beharrik gabe eta edozein unetan, Egoitza Elektroniko honetan. Halaber, 901 16 65 65 informazio-telefonoa duzu (INSS) edo zure kontsultak idatziz bidal diezazkigukezu.

  • Pentsioetarako eta beste prestazio batzuetarako aurretiko hitzordua (GSIN)
    Cerrar

    OHAR GARRANTZITSUA:

    2020ko ekainaren 25etik aurrera, aurrez aurreko arreta-zerbitzua hasiko da berriz Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Arreta eta Informazio Zentroetan.

    Zuhurtzia handieneko irizpideen arabera irekiko dira berriz Zentroak, denon osasunaren mesederako. Horregatik, mailaz maila irekiko dute Zentroek. Begiratu hemen une honetan irekita dauden Zentroak.

    Hitzordu kopurua murriztu dugu irekitako Zentroetan pertsona gutxiago egoteko aldi berean; beraz, baliteke zenbait unetan eta kokapenetan hitzordurik ez egotea. Barkatu eragozpenak.

    Arriskurik ez izateko, izapide urgente bat egin behar baduzu, erabili gure Egoitza Elektronikoa edo Zure Gizarte Segurantza ataria.

    Ziurtagiri elektronikorik edo cl@ve pasahitzik ez baduzu eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatu nahi baduzu, erabili zerbitzu hau. Beste edozein izapide egiteko, erabili “Beste idazki, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala)” eta adieraz iezaguzu zer zerbitzu behar duzun. Beharrezkoa bada, zurekin harremanetan jarriko gara eskatutako informazioa edo izapidea emateko; hala, ez duzu gure bulegoetara etorri beharko edo, nahitaezkoa izanez gero, hitzordua emango dizugu gure Zentroetan.

    Gure telefono-zenbakia ere erabil dezakezu: 901 16 65 65. Telefono hau zentzuz erabiltzea eskatzen dizuegu, gauza garrantzitsu eta urgenteetarako baino ez.

    HITZORDUA ESKATU AURRETIK, IRAKURRI MEZU HAU, MESEDEZ


    Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

    Izapideetarako sarbide zuzena

    Informazio gehiago

  • Aurretiko hitzordua Itsasoko langileak (ISM)
    Cerrar

    GARRANTZITSUA

    Aurretiko hitzordurako zerbitzu hau EZ DA BIZITZEKO GUTXIENEKO DIRU-SARRERAREKIN LOTURIKO KUDEAKETAK EGITEKO; Itsasoko Gizarte Institutuarekin loturiko kudeaketak egiteko baino ez da. Zerbitzu honetan Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrerarako hitzordua eskatuz gero, EZINGO DIZUGU ARRETA EMAN, eta beste herritar batek Itsasoko Gizarte Institutuan bere kudeaketa egitea eragotziko duzu. Mesedez, izan arduratsua.
     
    COVID-19ak sortutako egoera dela eta, kutsatzeko arriskua saihesteko, Itsasoko Gizarte Institutuaren (IGI) bulegoetara sartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea. Maskararekin eta banaka joan beharko duzu –nola eta ez duzun behar beste norbaiten laguntza–, eta adierazten dizkizuten higiene- eta segurtasun-neurriak bete beharko dituzu. Gehienez ere 10 minutu baino lehenago agertu beharko duzu, bulegoan pilaketarik egon ez dadin. Lehenago agertuz gero eta ezin baduzu gorde bulegoaren barruko gutxieneko segurtasun-tartea, kanpoan itxaron beharko duzu zure txanda iritsi arte.
     
    Ez joan bulegoetara behar duzun informazioa eskura baduzu edo dagokion izapidea telematikoki edo telefonoz egin badezakezu.
     
    Nahi izanez gero, telefonoz ere eska dezakezu hitzordua. Arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.


    Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

    Izapideetarako sarbide zuzena

    Zerbitzu honen bidez, Itsasoko Gizarte Institutuaren (IGI) bulego irekietan izapideak egiteko aurretiko hitzordua lor daiteke.

    Informazio gehiago

  • Kontsultatu/ezabatu aurretiko hitzorduak

    Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

    Izapideetarako sarbide zuzena

    Informazio gehiago



Complementary Content
${loading}