Norentzat
Gizarte Segurantzako Sistemako Erregimen Orokorrean, Sistema Berezietan eta Erregimen Berezietan dauden langileak.
Zer egitea ahalbidetzen du
- Txostena berehala ikusi eta kontsultatu.
- Deskargatu PDF formatuan.
- Inprimatu.
Ziurtagiri digitalik gabe sartzen bazara, eskaera-inprimaki bat bete ahalko duzu, eta txostena postaz igorriko zaizu.
Kontuan izan beharrekoa
Ziurtagiri digitalik gabe sartzerakoan, eskatutako aldiaren hasiera-datak 1997ko urtarrila izango du oinarri, aurreko epeak ere eskatu badaitezke ere, eta betiere 1980ko ekaina baino gerokoak.
Txosteneko datuetan akatsen batez ohartzekotan, zerbitzu honetara sartuz jakinaraz dezakezu: Kotizazio-oinarrien txostenaren zuzenketa
Ziurtagiri digitalik gabe sartzen bazara, inprimakian adierazitako datu guztiek bat egin behar dute Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren datu-basean daudenekin. Bat ez badatoz, ez da txostena bidaliko.
Txostenaren edukia:
- Identifikazio datuak: langilearen Gizarte Segurantzako zenbakia eta identifikazio-dokumentua (IFZ, pasaportea, NIE).
- Likidazio aldia: oinarriei dagozkien ekitaldiko hilabetea eta urtea.
- Oinarriak Gizarte Segurantzako zein Erregimeni egozten zaizkion:
- Erregimen Orokorrean eta haren Sistema Berezietan (Nekazaritzako Sistema Berezia eta Etxeko Langileen Sistema Berezia, besteak beste) sartuta dauden langileak; Itsasoko Erregimen Berezian besteren kontura lan egiten duten langileak eta Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezian sartzen direnak: kotizazio kontuko kodea (CCC) eta likidazio aldi bakoitzean zerbitzuak eman dituzten enpresen edo enpresaren izen soziala identifikatzen dira.
- Norbere konturako langileen edo langile autonomoen Erregimen Berezian sartutako langileak, Itsasoko Erregimen Bereziko autonomoak, eta Hitzarmen Bereziak sinatu dituztenak: Gizarte Segurantzako Erregimena identifikatzen da, edo, hala dagokionean, likidazio-epe bakoitzean kotizazio-oinarriak langileen zein kolektibori egozten zaizkion.
- Ikuskizun publikoko artistak eta zezenketako profesionalak: langileen kolektiboa identifikatzen da eta urteko erregularizazioa egitean kotizazio-oinarrien zenbatekoak jakinaraziko dira.
- Kotizazio-oinarriak: enpresek aitortutako oinarrien edo/eta langileak Erregimen edota Sistema Berezietan kotizatu behar izan dituen kotizazio-oinarrien zenbatekoak, langilea dagokion likidazio-aldian kuotak sartzearen subjektutzat hartzen duten kasuetan.
Erregimen berezietan (kuota finkoa), txostenean jasotako informazioak ez du esan nahi kuotak ordaindu direnik (autonomoak eta hitzarmen bereziak).
Hurrengo pausoak
- Ziurtagiri digitalik gabe sartzen bazara, inprimakia bete ondoren erreferentzia-zenbaki bat emango zaizu, eskaeraren egoera kontsultatzeko balio duena.
- Egindako eskabidearen egoerari buruzko informazioa posta elektroniko baten bidez jasoko da.
- Informatzeko posta elektronikoa jaso eta 24 orduren buruan, Txosten-eskaeraren egoeraren kontsulta zerbitzura sartu ahalko da.