Contenido principal

Pentsioetarako eta beste prestazio batzuetarako aurretiko hitzordua (GSIN) < Itzuli

Cerrar

OHAR GARRANTZITSUA:

Zuhurtzia handieneko irizpideen arabera irekiko dira berriz Zentroak, denon osasunaren mesederako. Horregatik, mailaz maila irekiko dute Zentroek. Begiratu hemen une honetan irekita dauden Zentroak.

Hitzordu kopurua murriztu dugu irekitako Zentroetan pertsona gutxiago egoteko aldi berean; beraz, baliteke zenbait unetan eta kokapenetan hitzordurik ez egotea. Barkatu eragozpenak.

Arriskurik ez izateko, izapide urgente bat egin behar baduzu, erabili gure Egoitza Elektronikoa edo Zure Gizarte Segurantza ataria.

Ziurtagiri elektronikorik edo cl@ve pasahitzik ez baduzu eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatu nahi baduzu, erabili zerbitzu hau. Beste edozein izapide egiteko, erabili “Beste idazki, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala)” eta adieraz iezaguzu zer zerbitzu behar duzun. Beharrezkoa bada, zurekin harremanetan jarriko gara eskatutako informazioa edo izapidea emateko; hala, ez duzu gure bulegoetara etorri beharko edo, nahitaezkoa izanez gero, hitzordua emango dizugu gure Zentroetan.

Gure telefono-zenbakia ere erabil dezakezu: 901 16 65 65. Telefono hau zentzuz erabiltzea eskatzen dizuegu, gauza garrantzitsu eta urgenteetarako baino ez.

HITZORDUA ESKATU AURRETIK, IRAKURRI MEZU HAU, MESEDEZ


Izapide honi buruz

Norentzat

Pentsioetarako eta beste prestazio batzuetarako aurretiko hitzordua lortu nahi duten herritar guztientzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

Pentsioetarako eta Beste Prestazio Batzuetarako Aurretiko Hitzordua lortzea.

Ordezkari profesionala bazara, mesedez, irakurri “Kontuan hartzeko” atala.

Zer behar da hori gauzatzeko

Bete inprimaki elektronikoan eskatzen den informazioa.

Kontuan izan beharrekoa

Gogoratu, bulegoetara etortzeaz gainera, kanal hauetan izango gaituzue:

• Kanal telematikoan (zerbitzuak irekita 24 orduz, urteko 365 egunetan):

• Telefono bidezko kanalean:

    • Informazio orokorrerako Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (INSS) telefonoa: 901 16 65 65. Ordutegia: 9.00etatik 20.00etara, astelehenetik ostiralera (jaiegunak ez direnak) +info.


Inprimakia zuzen betetzeko, honako hau izan behar duzu kontuan:

  • * ikurrarekin markatuta dauden eremuak derrigorrez bete behar dira.
  • "Aurretiko Hitzordua Lortzeko" inprimakian hainbat  pauso jarraitu behar dira. Bertan, pentsioetarako eta beste prestazio batzuetarako aurretiko hitzordua lortzeko beharrezkoak diren datuak eskatuko zaizkizu.
  • Inprimakia betetzeko laguntzarik behar izanez gero, ikusi "Ziurtagiri digitalik gabe Aurretiko Hitzordua Lortu, Kontsultatu edo Deuseztatzeko gida" edo "Ziurtagiri digitalarekin Aurretiko Hitzordua Lortu, Kontsultatu edo Deuseztatzeko gida".
  • Hitzordua eskatu baino lehen, kontsulta itzazu eskaintzen dizkizugun zergati desberdinak, zure beharretara ongien moldatzen dena aukera dezazun. Lortutako hitzorduan behar adina denbora emango dugu gai guztiak jorratzeko.
  • CAISS zentroei buruzko informazio zabalagoa irakur dezakezu Gizarte Segurantzaren Bulegoen direktorioan. Izapideak egiteko nahi duzun CAISS zentroan aurrez eskatutako hitzordua lortu ezin baduzu, beste zentro batean eska dezakezu. Beharrezkoa bada edozein CAISS zentrora joan zaitezke.

Ordezkari profesionalak behar direnean (gestoriak, abokatuak, lan-harremanetako gradudunak, etab.), kontuan izan:

  • Ziurtagiri digitalarekin sartu beharko direla.
  • Prozeduraren Legeari jarraiki, dauden zerbitzu elektronikoak erabili beharko direla eskaerak eta dokumentuak aurkezteko.

Hurrengo pausoak

Posta elektroniko bat jasoko duzu hitzorduaren datuekin.
Behin hitzordua duzunean, aukeratutako zentrora joan beharko duzu, adierazitako egunean eta orduan.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Complementary Content
${loading}