Contenido principal

Administrazio Publikoei fitxategien bitartez datuak lagatzeko zerbitzua < Itzuli

Zerbitzu horri esker, TGSSk edo INSSk beren funtzioak betetzeko behar duten informazioa lagatzen diete beste Administrazio eta Organismo Publikoei, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (abenduaren 14ko BOE) eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, xedatzen dutenari jarraikiz, eskaera testu fitxategi baten bitartez gauzatuz eta erantzuna mota bereko fitxategi batean jasoz.

Izapide honi buruz

Norentzat

  • Izaera juridikoa duten Erakundeak eta Organismoak, Autonomia Erkidegoetako Administrazio Nagusien kasuan izan ezik, antzerako maila duten Kontseilaritza edo Organoei eman ahalko baitzaie eta Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan izan ezik, Zuzendaritza Orokorraren azpitik ez dauden organoei eman ahalko baitzaie.
  • INSSren kasuan, alta baimenak Estatuko Administrazio Orokorrari, Autonomia Erkidegoetako Kontseilaritzei eta Toki-erakundeei onartzen zaizkie, eta ezingo dute alta eskatu erakunde hauen menpe dauden erakunde autonomo publikoek.
    Hala ere, organismo eskatzailearen menpeko organismo autonomo baten parte izan daitezke proposatzen diren erabiltzaileak, betiere langile publikoak badira.

Zer egitea ahalbidetzen du

Eskuratu nahi duzun informazio motaren arabera jarraian zehazten diren datuak komunikatze zerbitzuetako bat eskatu beharko da.

  • TGSS:
    • R001 - Gizarte Segurantzarekiko Betebeharrak Eguneratuta Izatearen Txostena. Erakunde eskatzailearen informazio zerbitzua, hirugarren subjekturen batek Gizarte Segurantzarekin zorrak dituen edo ez dituen jakiteko.
    • A002 - Enpresen Lan-bizitzaren txostena.  Zerbitzu honek denboraldi jakin batean Kotizazio Kontuaren Koderen bati (CCC) atxikitako langileen zerrendari buruzko informazioa ematen du. Beharrezkoa da IFI software bat izatea.
    • A003 - Norbere konturako nekazaritza jardueren egiaztapena.  Zerbitzu honek, data edo epe jakin batean norbere konturako langile gisa nekazaritza jarduerak burutzen ari direla bermatzen duen txosten bat sortzea ahalbidetzen du.
    • A004 - Langileen egungo egoerari buruzko Txostena. Zerbitzu honek, eskatzailearen egoerari buruzko txosten bat igortzea ahalbidetzen du Afiliazio Fitxategi Orokorrean eskatutako egunean.
    • A006 - Azken 12 hilabeteetako langile-denboraren txostena. Zerbitzu honek, langilearen lan-datuak dituen txosten bat ematen du, eskaera egin aurretiko 12 hilabeteetako datuak, hain zuzen.
    • A007 - Laneko altaren Txostena data zehatzean. Zerbitzu honek txosten bat kontsultatzea edo lortzea ahalbidetzen du, non soilik BAI edo EZ agertuko den kontsultatutako identifikatzailea data jakin batean lanean alta emanda dagoen aditzera emateko. Hala balegokio, hauetariko mezuren bat azalduko da:
      • Identifikatzailea ez dago datu-basean.
      • Identifikatzailea birritan dago datu-basean.
      • Identifikatzailea ez da zuzena / formatua ez da zuzena.
    • A008 - Alta egoeran dauden langileen urteko batez besteko txostena. Zerbitzu honen bidez, enpresa batean azken hiru urteetako uneren batean alta egoeran egon diren batez besteko langile kopuruari buruzko txosten bat kontsultatu edo lor daiteke.
    • A009 - Zerga zordunei buruzko Txostena. Zerbitzu honek txosten bat lortzea ahalbidetzen du, betiere tributu-zor diru-bilketaren helburuarekin soilik, enpresetan edo beren konturako langile gisa alta emanda dauden langileen datuekin.
  • INSS:
    • P001 - Pentsiodunen Txostena zergei dagokienez. Erakunde eskatzailearentzako informazio zerbitzua, hirugarrenek Gizarte Segurantzaren sistemarekin zorrik duten edo ez duten jakiteko eta dagozkien eskumenen esparruan dituzten zerga betebeharrak asetzeko.
    • P002 - Gaur egungo zenbatekoak dituzten pentsiodunen txostena eta interesdunaren baimena.  Erakunde eskatzailearentzako informazio zerbitzua, bere eskumenak kudea ditzan, Gizarte Segurantzako sistemako egungo pentsioen zenbatekoak, baita Gizarte Laguntza Publikoen Erregistroan dauden kanpoko beste erakundeek kudeatutako prestazioen tasa eta zenbatekoak ere.
    • P003 - Pentsiodunen Txostena oraingo eta aurreko ekitaldietako zenbatekoekin eta interesdunaren baimenarekin. Erakunde eskatzailearentzako informazio zerbitzua, bere eskumenak kudea ditzan, Gizarte Segurantzako sistemako pentsioen egungo eta aurreko ekitaldiei dagozkien tasak eta zenbatekoak, baita Gizarte Laguntza Publikoen Erregistroan dauden kanpoko beste erakundeek kudeatutako prestazioen tasa eta zenbatekoak ere.

Zer behar da hori gauzatzeko

Administrazio eta Organismo Publikoek datuak lagatzeko zerbitzuan sartzeko baimena izan beharko dute, eta horietan diharduten funtzionario edo langileek zerbitzu bakoitzean sartzeko behar diren baimenak ere izan beharko dituzte.

Kontuan izan beharrekoa

Datuen lagapen zerbitzuren bat eskatzeko, beharrezkoa da lortu nahi den informazioaren xedea eta helburua zein den adieraztea, hauetako baten berdina ez bada (laguntzak eta diru-laguntzak ematea, administrazio lizitazioa edo kontratazioa, zerga-bilketa, e.a.), informazioa eskatzeko fitxategi bakoitzean dagoena kaltetu gabe.

Geroago xedea eta helburua aldatuko balira, zerbitzua ematen duen Erakunde (TGSS/ INSS) arduradunari jakinarazi beharko zaio.

Gizarte Segurantzak luzatutako ziurtagiriekin sinatutako fitxategiak (PDF, XAdES, CAdES eta PKCS#7 formatuetan) Sinadurak eta ziurtagiriak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez baliozkotu ahal dira.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

  • Ziurtagiri
    digitala
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Sarbide baimena lortzeko eta dagozkien formularioak betetzeko jarraibideak (PDF, 355 Kb) 23/08/2018
Organismoaren baimen eskaera, erabiltzailearen alta/baja eta datuen aldaketa. TGSS (PDF, 683 Kb) 06/11/2018
Organismoaren baimen eskaera, erabiltzailearen alta/baja eta datuen aldaketa. INSS (PDF, 863 Kb) 26/04/2019
Derrigorrez onartu beharreko Konpromisoa (PDF, 379 Kb) 06/11/2018
IFI Webgunearen erabiltzailearen eskuliburua. Fitxategien transmisioa / harrera (3.PDF, 3416 Kb) 27/09/2018
Fitxategi instituzionalak trukatzeko zerbitzua. ClienteIFI4_10 Java7.exe A002 (exe) (EXE, 8776 Kb) 26/09/2017
Manual de configuración IFIWeb (PDF, 1547 Kb) 24/01/2018
A002. IFI instalazio Gida ( MANUAL DE INSTALACIÓN IFI.PDF, 2130 Kb) 23/04/2019
IFI A002 erabiltzailearen eskuliburua (PDF, 840 Kb) 14/09/2016
IFI Bezeroaren Eguneratze eskuliburua ( MANUAL DE ACTUALIZACIÓN DEL CLIENTE IFI.PDF, 2609 Kb) 23/04/2019
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. R001 (PDF, 705 Kb) 29/11/2018
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. A002 (PDF, 151 Kb) 29/12/2015
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. A003 (PDF, 150 Kb) 29/12/2015
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. A004 (PDF, 155 Kb) 29/12/2015
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. A006 (PDF, 285 Kb) 29/12/2015
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. A007 (PDF, 149 Kb) 29/12/2015
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. A008 (PDF, 137 Kb) 29/12/2015
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. A009 (PDF, 409 Kb) 19/12/2017
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. P001 (PDF, 1147 Kb) 23/07/2019
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. P002 (PDF, 1205 Kb) 23/07/2019
Eskaera/erantzun fitxategien formatua. P003 (PDF, 1217 Kb) 23/07/2019
Complementary Content
${loading}