Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Administrazio Publikoei Datuak Lagatzea: Erabiltzaileen baimena, alta eta baja, eta datuak aldatzea < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Erakunde baten edo Administrazio Publiko baten baimena eska daiteke erregistro publikoaren bitartez, edota erakunde edo administrazio publiko baten erabiltzaileen alta eta baja emateko eta datuak aldatzeko eskaera, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren (TGSS) eskumenekoak diren Administrazio Publikoei Datuak Lagatzeko zerbitzuetan.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Izaera juridikoa duten Erakunde eta Organismoentzat, Autonomia Erkidegoetako Administrazio Zentralen kasuan izan ezik, antzerako maila duten Sail edo Organoei eman ahalko baitzaie eta Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan izan ezik, Zuzendaritza Orokorraren azpitik ez dauden organoei eman ahalko baitzaie.

Zer ahalbidetzen du?

  • Eskaera bat aurkeztea Erregistro Elektroniko bidez.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Pertsona juridikoaren edo ordezkariaren ziurtagiria.
  • Eskatzen diren datuak bete.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan, “hartu-agiri” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Aurkeztutako eskaerak kontsultatzeko, sartu zerbitzu honetan:

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como entidad

Complementary Content
${loading}