Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Fitxategien egoerari buruzko kontsulta < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, TGSSk edo INSSK eta beste administrazio eta erakunde publikoen artean fitxategiak elkartrukatzeko esparruan igorritako fitxategien egoera kontsulta daiteke, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (BOE, 14/12) eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoari jarraituz.

Izapide honi buruz

Norentzat   

  • Izaera juridikoa duten erakunde eta organismoentzat, autonomia erkidegoetako administrazio zentralen kasuan izan ezik, antzerako maila duten sail edo organoei eman ahalko baitzaie eta Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan izan ezik, Zuzendaritza Orokorraren azpitik ez dauden organoei eman ahalko baitzaie.
  • INSSren kasuan, alta baimenak Estatuko Administrazio Orokorrari, Autonomia Erkidegoetako Kontseilaritzei eta Toki-erakundeei onartzen zaizkie, eta ezingo dute alta eskatu erakunde hauen menpe dauden erakunde autonomo publikoek.

    Hala ere, organismo eskatzailearen menpeko organismo autonomo baten parte izan daitezke proposatzen diren erabiltzaileak, betiere langile publikoak badira.

Zer ahalbidetzen du

Administrazio Publikoei fitxategien bitartez datuak lagatzeko zerbitzua / Fitxategien bidalketa” zerbitzuan aurretik eskatutako fitxategien egoera kontsultatzea. Bertan aurkituko da, halaber, zerbitzu horiei lotutako dokumentazioa.

Zer behar da hori gauzatzeko

Administrazio eta Organismo Publikoek datuak lagatzeko zerbitzuan sartzeko baimena izan beharko dute, eta horietan diharduten funtzionario edo langileek zerbitzu bakoitzean sartzeko behar diren baimenak izan beharko dituzte.

Kontuan izan beharrekoa

  • Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica

Complementary Content
${loading}